Euskara Ari Du Hernanin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskara Ari Du Hernanin ekimen kulturala Dobera Euskal Elkarteak bultzatuta, hernaniar talde batek sortu zuen 2013. urtean, eta geroago Euskara Ari Du elkartea izena jarri zioten, kalean euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, urte horretatik hasita hainbat erronka desberdin antolatzen joan dira, hala nola, Baietz Hernanik! ekimena.

Baietz Hernanik! ekimenak bere abesti propioa du, Ari du izenekoa. Abestia Maite Larburu eta Andoni Tolosa “Morau”-k egin zuten opari gisa, ekimenari indarra emateko asmoz.

Erronkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak aurrera egin ahala hainbat erronka antolatu dira Hernanin eta erronkak indarra hartzen joan dira. Hasiera batean, 2013an, bost eguneko egitaraua antolatu zen Euskararen eguna zela eta, baina parte hartzaile gutxi egon ziren. Hurrengo urteetan, aldiz, 2014an eta 2015ean, aste osora luzatu zen egitaraua. Helburua hernaniarrei euskaraz uste baina gehiago egin dezaketela ohartaraztea zen. Erronka nabarmenduenak 2016ko eta 2018ko erronkak izan ziren.

2016ko erronka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an ekimenak aurrera pauso bat eman zuen beste erronkekin alderatuz. Hilabete eta erdiko indar proba bat antolatu zuen Euskara Ari Du elkarteak. Emaitzak onak izan ziren; jarritako erronka gainditzeko, 1.000 hernaniarrek parte hartu behar zuten eta 1.800 hernaniarrek parte hartu zuten, ia bikoitzak.

2018ko erronka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko ekimenaren emaitza onak ikusi eta gero, 2018an oraindik ekimen handiago bat antolatu zuten, urte oso baterako luzatua. Urte horretako erronka eta helburua hizkuntza-ohitura bat aldatzea eta euskararen erabilera zabaltzea zen. Ekimenari Baietz Hernanik! izena jarri zitzaion. Bertan euskaraz zekitenek zein euskaraz ulertu baina hitz egiteko gai ez zirenek parte hartzeko aukera zuten; Euskaraldia-k sortutako ahobizi eta belarriprest bezalako rol-en ondorioz. Urte honetako ekimenean, erronka mota ezberdinak antolatu ziren, partaidetza errazagoa izan zedin. Ondorioz, parte hartzeko asmoa zutenek aukera sorta handia zuten, bere parte hartzearen interesaren araberakoak.

2018ko ekimenean hiru multzotan bana daitezke partaideek gehien aukeratu zituzten erronkak:

  • Lehenengo erronka multzoa: Lehenengo erronka multzoa aukeratzen zutenek, bizitzako eremu guztietan eta pertsona guztiekin, euskaraz egingo zutela edo harreman guztiei berari euskaraz egiteko eskatuko zutela onartu zuten.
  • Bigarren erronka multzoa: Erronka multzo hau aukeratzen zutenek erronka lankideen artean egiteko konpromisoa hartu zuten.
  • Hirugarren erronka multzoa: Erronka hau aukeratzen zutenek bere gertuko harremanekin euskaraz egiteko edo berari euskaraz mintzatzeko eskatuko zutelako konpromisoa hartu zuten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko[Betiko hautsitako esteka] erronkaren emaitza estadistikoak

Antolatu ziren erronken emaitzak onak izan ziren. Datu guztien kudeaketa Aztiker Enpresak egin zituen. 2016ko erronkan oinarrituz, 1.800 hernaniarrek hartu zuten parte, helburua zenaren ia bikoitzak. Bestalde, 2018ko erronka handiaren emaitzak ere onak izan ziren:

  • Otsailaren 3tik hasita abenduaren 31ra arte 1.118 hernaniarrek hartu zuten parte. Horietako %63’9ak emakumeak izan ziren, %35’4ak gizonezkoak eta %0’6ak ez zuen ez bat ez bestea aukeratu. Adinari dagokionez, partaidetzaren gehiengoa 30-44 adin tarteko pertsonak izan ziren, eta gutxiengoak, aldiz, 65 urte gorako pertsonak. parte hartu zuten kopuruaren %44’8a 30-44 urte artekoa izan zen, %30’5a 45-64 urte artekoa, beste %16’7a 29 urte beheko gazteak izan ziren eta %3’8a 65 urte gorako pertsonak. Falta den %4’3ak ez zuen erantzun.
  • Parte hartu zuten 1.118 hernaniarretatik, 987 lagunek euskaraz hitz egiteko gai ziren eta falta den 131ri kosta egiten zitzaien hitz egitea baina ulertzeko gai ziren. Hau da, Euskaraldiko bi rol-ak erabiliz, %88’3a ahobizi zen eta %11’7a belarriprestak.

Erronka mota ezberdinei dagokienez, partaidetzaren %30ak lehenengo erronka multzoa aukeratu zuen, hau da, noiznahi eta edonorekin euskaraz hitz egiteko edo berari euskaraz hitz egiteko eskatuko zutelako konpromisoa hartu zuten. %18’3ak bigarren erronka multzoa aukeratu zuten, eta gainerakoek, hirugarrena.

2018ko erronka bukatu eta ondorengo balorazioek diotenez:

  • Erronka hasi baina aurretik %38’5ek zioten beti edo gehienetan euskaraz egiten zuela erronkarako aukeratu zituen pertsonekin. Erronka amaitu zenean, zifra hori %67’6ra igo zen.
  • Bestetik, erronkaren aurretik beti edo  gehienetan euskaraz hitz egiten zutenen kopurua %25’2tik %41’7ra igo zen.
  • Gainera, “erdia euskaraz eta erdia erdaraz” eta “euskaraz gutxitan edo inoiz ez” portzentaiek behera egin  zuten.

Ekimenaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte guzti hauetan antolatutako eta egindako ekimenen ondorioz, Hernanin euskararekiko zeuden ohiturak aldatzea lortzen ari da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]