Maite Larburu
| Maite Larburu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hernani, 1979ko abuztuaren 16a (46 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Hernani |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa nederlandera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, konpositorea eta biolin-jotzailea |
Parte-hartzailea
| |
| Genero artistikoa | herri-kanta pop musika |
| Musika instrumentua | biolin-jotzailea gitarra |
Maite Larburu Garmendia (Hernani, 1979ko abuztuaren 16a) gipuzkoar musikaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.[2]
Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean.[3]
Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.[4]
Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.[5]
2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.
21garren mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.[2]
Prentsan kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berria egunkarian[6]
- Arratsean irratsaioan, Arantza Iturberekin, hamabostero Hotsadarrak sortuaz.[7]
- Behinola aldizkaria. Belarria ere aditza da. Behinola aldizkaria. Lau eskutara ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 38-41 or.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neighbor Taldea
- Ura patrikan (2013, Gaztelupeko Hotsak)[8]
- Hau (2016, Gaztelupeko Hotsak)[9]
Maite Larburu Taldea
- Hezurren azpian (2019, Gaztelupeko Hotsak)[10]
- Krak (2021) [11]
Soinu bandak
- Erreplika, Pello Gutierrezen film dokumentala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «La violinista Maite Larburu obtiene la beca Nicanor Zabaleta» El País 2004/07/13.
- ↑ a b «MAITE LARBURU - ABESLARIA/BIOLINISTA - BIOGRAFIA» www.maitelarburu.art (kontsulta data: 2022-10-14).
- ↑ «Maite Larburu | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2022-10-14).
- ↑ «Maite Larburu, BBK Bilbao Music Legends Fest-en atarikoan» El Diario Vasco 2022-02-07 (kontsulta data: 2023-01-23).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-08-18). «Kulturate Akustikoa 2021: Maite Larburu» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2023-01-23).
- ↑ Berria.eus. «Maite Larburu» Berria (kontsulta data: 2022-10-14).
- ↑ «Lau eskutara Belarria ere aditza da. Maite Larburu» Behinola (36): 64. 2017ko abendua ISSN 1575-8168..
- ↑ Ura patrikan. (kontsulta data: 2017-09-28).
- ↑ HAU - LP + CD — Gaztelupeko Hotsak. (kontsulta data: 2017-09-28).
- ↑ «Hezurren azpian» www.badok.eus (kontsulta data: 2019-04-09).
- ↑ «Musikaz itsatsitako puskak» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-10-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: "Trobairitz bat naiz" Berria, 2025eko martxoaren 26a
- Elkarrizketa: Gauzek pisu gehiegi dute gure baitan Berria, 2021.11.21
- Maite Larburu webgunea
- Elkarrizketa Argian (2019ko maiatzaren 19a)