Eusko Lurra-Tierra vasca (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eusko Lurra-Tierra vasca Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren hainbat agerkarien izena izan zen. Lehen egunkaria izan zen 1930.en hamarkadan, bi epetan. Gerra eta gero Baionan astekari bezala kaleratu zen 1940 urterarte.

1956 eta 1976 urte bitartean Buenos Airesen hilabetekari moduan argitaratu zen[1][2].

1979 eta 1982 urteko abuztuaren artean alderdiak aldizkariaren 11 ale ateratzea lortu zuen, baina ohiko arazo ekonomikak zirela medio itxi behar izan zuten[2]. Garai honetan Bilbon argitaratzen zuten eta Xabier Palacios eta Kepa Bereziartua izan ziren aldizkariaren arduradunak.

Errreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Idoia Estornés Zubizarreta: [1] Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b Renobales, Eduardo: ANV. El otro nacionalismo, Tafalla: Txalaparta. ISBN 84-8136-326-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]