Jevgenia Medvedeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evgenia Medvedeva» orritik birbideratua)
Jevgenia Medvedeva

(2018)
Bizitza
JaiotzaMosku1999ko azaroaren 19a (24 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaRussian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) Itzuli
(2017 - 2022)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
(2021 -
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko patinatzaile artistikoa
Altuera159 zentimetro
Jasotako sariak

medvedeva.store
IMDB: nm9153664 Facebook: EvgeniaMedvedevaOfficial Twitter: JannyMedvedeva Instagram: jmedvedevaj Telegram: jmedvedevaj_official VK: jmedvedevaj Youtube: UCwLQrp8CXQeNj6nvIWxZkbQ TikTok: evgeniamedvedeva99 Olympic.org: evgenia-medvedeva Edit the value on Wikidata

Jevgenia Armanovna Medvedeva (errusieraz: Евгения Армановна Медведева; Mosku, 1999ko azaroaren 19a) izotz gaineko patinatzailea artistikoa da, gaur egun lehiaketetatik erretiratuta.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medvedeva Moskun jaio zen, 1999ko azaroaren 19an. Bere amak, Zhanna Medvedeva artista grafikoak, lehiaketa nazionaletan ere patinatu zuen profesionalki, 14 urterekin lesionatu zen arte. Bere aita armeniar jatorriko enpresaburua da, dibortziatuta daude eta alaba bakarra da.

Pelikulak eta animazio japoniarreko telesailak ikustea gustatzen zaio, baita K-pop entzutea ere, eta EXO Hego Koreako taldearen zalea dela esaten du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtetik aurrera izotzetan, Medvedevak, hasiera batean, Elena Proskurina, Lubov Yakovleva eta Elena Selivanovaren eskutik jaso zituen eskolak. 2008. urtean, Eteri Tutberidzerekin bat egin zuen 37.eskolako Kirol Erreserba Olinpikoan (Sambo 70). Medvedevak 2012ko Errusiar Txapelketan egin zuen bere debut senior nazionala, zortzigarren amaituz, eta gero seigarren geratu zen junior mailan. Hurrengo denboraldiaren hasieran lesio bat izan zuen eta ez zen klasifikatu Errusiako senior mailako txapelketarako. Laugarren postuan bukatu zuen Maria Sotskovaren atzetik 2013ko junior mailako errusiar txapelketan.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olinpiar txapeldunorde bikoitza da 2018an (banaka eta taldeka)
  • Munduko txapelduna (2016,2017)
  • Europako txapelduna (2016,2017)
  • Urrezko domina Grand Prix txapelketako finalean (2015,2016)
  • Brontzezko domina Grand Prix txapelketako finalean (2014)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]