Eztabaida:1920ko Hamarkada Zoriontsua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluan 1920ko Hamarkadan Alemanian egoera ekonomiko ona zegoela irakurtzeak asko harritu nau, AEBetan bai, baina Alemaniari dagokionez Historiako liburuetan beti aurkakoa, egoera ekonomiko kaskarra eta batez ere langabezia handia zegoela irakurri izan baidut: berez Lehen Mundu Gerra galdu izanak Alemania krisialdi ekonomikoan sartu eta Aliatuei (Erresuma Batua, Frantzia eta Errusia) gerra edo kalte zor handiak ordaintzeko derrigortuak egoteaz gain, krisialdi sozialean ere sartu zelako: berez herrialdean langabezian zegoen biztanlegoari, Lehen Mundu Gerratik etorri berriak eta deus ere egin gabe herrialdean barna zebiltzan soldadu ohiak gehitu behar baizaizkio.

Guzti honek 1920ko hamarkadan nazismoaren sorrera eta Hitlerren agertzea ekarri zuen: 1930eko hamarkadan etorriko zenaren hastapena. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:14, 30 martxoa 2017 (UTC)

Arrazoia duzu, Euskaldunaa. Garai hau ez dago ondo azalduta. Aste honetan ganora gehiagorekin osatuko dut.