Eztabaida:Abertzaletasun

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eusko abertzaletasuna birzuzenketak abertzaletasuna artikulura eramatea gaizki deritzot. Gaztelaniaz esaten den bezala "Pan para hoy, hambre para mañana". Bi gauzak leku berberara eramaten dute, baina zeharo gauza ezberdinak dira. Nire iritziz abertzaletasun hitzak argipen orrialde bat beharko luke, bertan "Abertzaletasun (ideologia)" (mundu mailan "Patriotismoa" izenez ezagutzen dutena) eta "Eusko abertzaletasun" edo "Abertzaletasun (Euskal Herria)" ("Euskal nazionalismoa", artikulu honetan Euskal Herriko kasua aipatzen den hori jarriko nuke) sarrerak jarri eta euren arteko ezberdintasunaren azalpen laburra jarriz. Bestela artikulu hau "totum revolutum" bat da eta mundu osoko mugimendu abertzaleak jarri ezkero infinitora luzatuko litzateke.

Eta gure herrialde honetan gai honek duen garrantzia dela eta, ea norbaitek gure bertako abertzaletasunari buruzko artikulua egin eta beste hizkuntzetako "basque nationalism", "nationalisme basque" eta "nacionalismo vasco" artikuluekin batera jartzen duen, euskarazko wikipedia gai horretan maingu xamar ikusten baitut. -Euskalduna - 0:04, 2011ko urriaren 26a (UTC)

Nire iritzira, ez da argipen orririk behar, artikulu honek (Abertzaletasun) izan beharko luke abertzaletasunari buruzko artikulu orokorra, eta «Abertzaletasunak» kategoriako artikulu nagusia. Kategoria horren barruan bilduko lirateke abertzaletasun guztiak, Euskal Herrikoa barne.
Ea nor edo nor animatzen den eusko abertzaletasunaz artikulu berezi bat sortzen (neronek ez dut aski jakintzarik eta denborarik). --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 22:32, 25 Urria 2011 (UTC)


Bereziki kontuan hartu beharrekoa litzateke abertzaletasun eta nazionalismo kontzeptuak ez datozela guztiz bat, nahiz eta elkarren ondo-ondokoak izan. Beraz, sortu beharrekoa den artikulu horretan eusko nazionalismo eta eusko abertzaletasun kontzeptuak landu eta berezi beharko lirateke. Filosofiako eta politikako jakintza handi samarrak izan behar dira korapilo horiek askatzen hasi ahal izateko. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-10-26, 11:19