Abertzaletasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abertzaletasuna aberriari zaion zaletasun edo maitasuna da, eta abertzale (aberriaren zale) hitzetik dator.

Abertzale hitzak, berriz, «aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena» esan nahi du.[1] Nahiz eta abertzale hitzak edozein aberriren zaleak izendatzeko balio duen,[2] besterik zehazten ez bada, aberritzat Euskal Herria dutenak izaten ditu aipagai, gehienetan.

Abertzaletasuna hitza lehendabizi 1896an idatzi izan zen (Euskal HIztegia, Ibon Saratsola), euskal abertzaletasuna definitzeko, hain zuzen aberri hitza eguneratzearen ondorioz, Sabin Arana Goiri Abertzaletasunaren aitak sortua. Edonola ere munduko herri gehienetan daude alderdi abertzaleak: Katalunya, Aragon, EH, País Cántabru, Asturies, Galiza, Al Andaluh, País Llionés, Beizh, Okzitania, Elssas, Kanariak..., baina euskararen nazioarteko zabalpen urriak eta erdaldunek ulertzeko ezintasunak areagotu dute euskaraz ere nazionalismoa hitzaren erabilpena. Hala ere nazionalismo hitza 1977 arte ez dugu euskaraz idatzi eta idazle batzuk ezberdintzat hartzen dituzten arren guztiz izenkide edo sinonimoak dira.

Beraz espainolkeria (espainolismoa) edo frantseskeria (frantsisementa) aldarrikatzen dutenak, abertzaleak dira neurri batean, aberri edo nazio espainola edo frantsesa existitzen ez diren arren, benetako aberri, herri edo nazioen gainean inposatutako estatu genozidak baino.

Euskaraz sarritan bereizten ez badira ere, askoren ustez, abertzale eta nazionalista ez dira kontzeptu berberak, eta erdaretan argi bereizten dituzte:

  • abertzale = patriota (Gaztelaniaz), patriote (Frantsesez), patriot (Ingelesez), Patriot (Alemanez).
  • nazionalista = nacionalista (Gaztelaniaz), nationaliste (Frantsesez), nationalist (Ingelesez), Nationalist (Alemanez).

Berdin gertatzen da abertzaletasun eta nazionalismo kontzeptuekin:

  • abertzaletasun = patriotismo (Gaztelaniaz), patriotisme (Frantsesez), patriotism (Ingelesez), Patriotismus (Alemanez).
  • nazionalismo = nacionalismo (Gaztelaniaz), nationalisme (Frantsesez), nationalism (Ingelesez), Nationalismus (Alemanez).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «abertzale» sarrera, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan.
  2. Halaxe ageri da gaur egungo hiztegi guztietan: Euskalterm terminologia bankuan, Elhuyar hiztegian, Zehazki hiztegian, 3000 Hiztegian, Labayru hiztegian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]