Eztabaida:Alfabeto ziriliko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Euskararakizun

Grammatika ez dut hunkiko, guztiz aldatu beharrekoa baita artikulua Euskarazkoa izanen bada.

Eslabotar / eslabiar: edo bata edo bertzea. Erran beharrik ere ez, eslabotar mamu hutsa baizik ez dela (harako judutar, frantsestar, edo baskotar hek bezalaxe), *eslabo izeneko tokirik nehon ere ez baita. Herri arteko slavo (demotikoz eslabo) bera erabili nahi ez bada, ez legoke eragozkarri handirik Slavia herri batetarik Slaviar atheratzeko (= Eslabia, eslabiar). Bertzalde, hizkuntzaren gaitasuna ahalik gehiena baliatzearen aldekoa bainaiz, eta sister guztiak arreba ez direnaz geroz (erran nahi baita, X hizkuntzak hitz bakhar batez adi erazten duenori Y hizkuntzak bizpahirurez egiten ahal duela), berezkune hauxe proposa nezake (hobeki erraiteko: Euskarak berak du proposatzen, gehienek ez jaremanagatik ere):

  • 1. adjektivozko -KO orotakoa: Italiako gazna, Frantziako Iraultzarrea, Persiako Golkhoa,... Nekez erran lezake Euskaldun behar-den-bezalako eta Erdarak jo gaberiko batek *Euskal Herritar ardiak edo *Bizkaitar mendiak; Euskal Herriko ardiak eta Bizkaiko mendiak jaulkiko ditu, nehondik ere. Berezi lirateke hauzo Erdaretarik sarthurikoak, jakina: (behi) bretoina, mahatsarno Frantsesa,... Horregatik, dena-delakok dena-delakoa erranagatik, Erdal kutsua eta khiratsa baizik ez darie Bizantziar, Erromatar eta abartar Imperioei. Neuronentzat, Eliza ere hangoa edo hemengoa da, ez nehondarra (Nafarroako Eliza, Ukrainako Eliza,...) eta halaber dialektoak.
  • 2. bereziki gizakumezkotzat erabiltzeko lizateke, aldiz, -(T)AR berrekailua: Barkoxtar bertsularia, Algeriar emakumeak,... Berriz ere, hain ditugu ohiko eta kommun Erdaratikako izen batzu, non haien kide -(T)AR-dunak erabilgaitz gerthatu baitira: Frantses (bakhan, baina bidezkoa, Frantziar), Espainol (Espainiar), Gaskoin (harrigarria lizateke Gaskoiniar), Portuges (Portugaldar),... Horrek ez du erran nahi, alabaina, halako garbialdi batetan Frantziar, Espainiar, edo Portugaldar formak sustatzea zentzugabekeria lizatekeela; nabardurarik-edo egin ahal liteke, behintzat, forma batzuen eta bertzeen artean.
  • 3. Hizkuntza-izenei dagotenaz,... Argixko dago kontua egungo standardaren araura ari direnentzat: -ERA suffixuak du hizkuntzatasuna adi erazten: Txinera, Italiera, Errusiera,... Gogoramendu txarra ez izanagatik ere (Euskera eta Erdera forma dialektozkoetarik abiatu-eta, -ERA hizkuntza-suffixutzat finkatzea), Azkuek-eta ez zuketen uste ondoko Euskaldunen sena Ingelera (??!!) bezalakorik asmatzeko (eta erraiteko!) bezain kaxkarturik eta xixtrindurik egonen zela. Egungo Batuaren araura, beraz: Eliza-eslabiera (zaharra) (Old Church Slavonic), Bulgariera, Mazedoniera, Mongoliera, Ukrainera,... Eskerrak nik neuronek bideoni ez narraion, leher eginen balerauket buruak Tajikistanera edo Uzbekistanera bezalakorik erran behar baldin banu! :-). Bada, izan ere, -(T)AR suffixua hizkuntza adi erazteko traditionerik: xiberotarrez (xibeutarrez) egiten dute Zuberoan (berantagoko berrikeria dugu Zuberera mustroa: zer da *Zuber(a)?); baina, jakina, Serbiera dioenak, Belarusera erran beharko, ez da? Honezazko neure azken hitza erraiteko, ni bezain snobik baldin bada-ere, guztiz geureturik ditugun hizkuntza-izenetan salbu (Biarnes, Frantses, Gaztelania, Katalan, Galego (bertzerik baita Galaikoa), Italiano,...), egokiago dituzkegu Grekozko -(I)KO eta, kasu jakin batzutan, Latina ethorki duen -ES berrekailuak: Eliza Slav(on)iko, Arabiko, Tartariko, Mazedoniko,... / Polones,... Bertze batzutan, ez nuke itsusesten Abkhaz-hizkuntza (edo Abkhaziko), Tajik-hizkuntza, Uzbek-hizkuntza bezalakoak erabiltzea (X-hizkuntza typo honetan X = ethnonymoa).


Bertzalde, graphia Kyrilikoaz eta hotsoz, othoi!, Euskal Wikian Euskal ordainak eta azalpenak eman beharko, ez da?

Ж ж Lle /Z/ frantziar J eta Rio de Platako LL bezala >> Ж ж Zhe. Zuberoako ju(a)n 'joan' eta Bizkaiko itsas hegiko mintzo batzuezko josi, jakin bezalakoa

З з Ze /z/ >> + Euskal standardezko kiderik gabea (ahots-gabe baitira bai s bai z Euskaraz). Eguzkialdeko aizina eta vokal arteko -s- / -z- ahostun batzu bezalakoa.

Й й I corta /j/ >> laburra

Х х Ja /x/ >> + Gipuzkoako eta gainerako toki anhitzetako /x/ bezalakoa: jaun, jakin.

Ц ц Tse /ts/ >> Euskarazko tz bezalakoa: atzo.

Ч ч Che /tS/ >> Euskarazko tx bezalakoa: txar.

Ш ш Sha /S/ frantziarreko ch edo ingeleseko sh bezala >> Euskarazko x bezalakoa: gaixto, xakhur.

Щ щ Shcha /Sj/ > nonbaitere Euskarazko xtx baliz bezalakotsua.

Ю ю Yu /ju/ Yugoslabia ohian bakarrik >> Ez. Nik dakidala, Eguzkialdeko hizkuntza Slaviko guztietan behintzat ageri da (Russikoz, Belarusikoz, eta Ukrainikoz).

Alfabeto zirilikoa ≠ errusiar alfabetoa[aldatu iturburu kodea]

Artikuluak alfabeto zirilikoaren mota bat baino ez du deskribatzen. Alfabeto zirilikoak letra kopuru desberdinak ditu hizkuntzaren arabera. Errusiar alfabetoak 33 letra ditu, bielorrusiarrak 32, tatariarrak 39, baina horiek guztiak alfabeto zirilikoak dira. Hizkuntza desberdinetako alfabetoei buruzko artikulu bereiziak behar al ditugu? Eskerrik asko aldez aurretik! Mapatxea (eztabaida) 19:28, 23 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]