Alfabeto ziriliko
Zirilikoa alfabeto bat da, grezierako alfabetoan oinarritua, batez ere errusieraz eta beste hainbat hizkuntzaz erabilia, Europa ekialdeko eta antzinako SESBaren eragineko eremuan.
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alfabeto hori erabiltzen duten hizkuntza batzuk hauek dira: abkhaziera, bielorrusiera, bulgariera, errusiera, jakutera, kazakhera, komiera, mazedoniera, moldaviera, mongoliera, serbiera, tatarera, tajikera, turkmenera, ukrainera, uzbekera eta beste batzuk.
Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
X. mendean asmatu zuen Bizantziar Inperioko misiolari batek Bulgarian, ziurrenik Ohrideko San Klementek. Zirilo eta Metodio santuek IX. mendean asmatu zuten alfabeto glagolitikoan oinarrituta dago: Bizantziar Inperioko misiloari horiek Biblia herri eslaviarrentzat itzuli zuten. Biblia horren hizkuntza eslaviera eklesiastiko zaharra da, Tesalonikan ikasi zuten dialekto eslaviar batean oinarritua. Eliza ortodoxo errusiarrak hizkuntza hori erabili zuen IX eta XII. mendeetan. XIV. mendean eslaviera eklesiastikoa (egun ere erabilia) azaldu zen. Gaur egungo alfabetoa 1708ko xedapenetan datza eta 1918 erreforma egin zen, lau letra kendu zirenean.
Letrak eta ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
- (Ingelesez) "Cyrillic" Unicode kode taulak (PDF)
- (Ingelesez) "Cyrillic Supplement" Unicode kode taulak (PDF)