Lankide eztabaida:Eliatxo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide eztabaida:Mapatxea» orritik birbideratua)

Ongi etorri, Eliatxo, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Lehiaketa SARIA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Mapatxea! ZORIONAK urriko lehiaketako hirugarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:54, 3 azaroa 2022 (CEST)[Erantzun]

Erabiltzaile izen berria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Elia! Ez dakit oso egokia den marka baten izena erabiltzea zure izen pertsonal gisa. Elia onargarria izango litzateke, baina duda dut elia.eus erabili ahal duzunik, konfusioa sor dezakeelako, ezta? Theklan (eztabaida) 18:34, 25 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Kaixo! Eskerrik asko esateagatik! Egia esan, hasieran hauxe zen erabili nahi nuena, baina ezinezkoa zen (beste edizio batean erabiltzen dela uste dut), horregatik beste bat hitz joko gisa erabiltzen hasi nintzen, baina arazorik gabe aldatuko dut. Elia.eus (eztabaida) 18:39, 25 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Iruditzen zait norbaitek pentsatu dezakeela itzultzaile horrek egindakoak direla. Ez dakit, nire gauzak... Theklan (eztabaida) 19:45, 25 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Ez kezkatu, laster aldatuko dut. Elia.eus (eztabaida) 20:47, 25 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Kaixo berriro ere! Ikusi dut jarri duzun mezua zure erabiltzaile izen berrian. Sentitzen dut halakoak irakurtzea... zerbait egin dezaket zu hobeto egoteko? Barka, berriro ere, min egin badizu eskaerak. Theklan (eztabaida) 13:43, 27 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Ez da inoren errua eta ez du zure eskaerarekin zerikusirik. 404 akatsa (eztabaida) 14:05, 27 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Zerbait behar baduzu, esan lasai. Theklan (eztabaida) 14:08, 27 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Benetan ez da Wikipediaren arazoa, nirea baizik. 404 akatsa (eztabaida) 14:14, 27 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Zure lankide ezizenaren eta lankide orriaren aldaketa.[aldatu iturburu kodea]

Agian ikusi duzunez, Lainobeltz administratzaileari zure lehenengo ezizena berreskuperatzea eskatu diot. Baita ere zure lankide orria lehenengora bueltatu dut.


Nire iritzian zuk bezelako langileek izugarrizko balioa dute gure euskarako wikipediarako eta ezin dut onartu norberak bere buruari buruz gauza txarrak esatea edo eta norberaren teilatura harriak botatzea.


Zuk uste baino askoz gehiago balio duzu, baina jakina, arlo honetan zurea da azkenengo hitza, Ondo izan.

Oraina (eztabaida) 18:03, 29 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Kaixo. Benetan eskertzen dut zure asmo ona, baina nik orrialdea aldatu izanak ez dauka Theklan administratzailearen eskaerarekin zerikusirik. Egia esan, hori egin nahi nuen aspalditik, eta bere eskaerak ordua iritsi zela erakutsi zidan. Min ematen dit informazio hori guztia egunero ikusteak. Gehiago azaltzen saiatuko nintzateke, baina uste dut hau ez dela leku egokia. Ondo izan. 404 akatsa (eztabaida) 18:09, 29 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Arratsaldeon. Zuk nahi duzun informazioa eman ahal duzu baina orain duzun ezizena ez dut ulertzen. Agian beste berri bat aukeratu beharko zenuke. Zeuk erabaki. Animoǃ-Oraina (eztabaida) 18:17, 29 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Nahi baduzu, dena dagoen bezala azalduko dizut. Akatsa naiz, Euskal Herrian jaio eta euskaldun zaharra izan behar nintzelako, eta ezinezkoa delako ezer konpontzea. Gaur egungo medikuntzak ez du disforia etnikoa aitortzen, baina zalantzarik gabe esan dezaket badagoela. Euskarazko Wikipedia ni neu izan naitekeen leku bakanetako bat da, horregatik nago egunero hemen (gainera, artikuluak idazten ditudan bitartean, ez dut niretzat arrotza den hizkuntza batean pentsatzen). 404 akatsa (eztabaida) 18:28, 29 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]
Arratsaldeon. Euskaraz badago esaera batː "Izena duena bada" beraz ziur nago disforia mota hori duzula. Bestalde, ni bilbotarra izanik nahiago dut Bilbon ezaguna den esaeraː "Bilbotarrak nahi dugun lekuan jaiotzen gara". Eta pertsonalki nahiz eta historiazalea izan (eta beraz iragana kontuan hartu), nahiago dut etorkizun hobeago batean pentsatu eta amestu, baina batez ere orainaldia gustora eta era alaian bizitzen ahalegintzea (ahal dudan heinean behitzat). Horra hor nire ezizenaren esan nahia. Animoǃ Besarkada bat. -Oraina (eztabaida) 16:58, 30 abuztua 2023 (CEST)[Erantzun]

Aupa 404 akatsa, bandalismo ekintzak desegiterakoan, okerrez zu bloketau zaitut. Orain desblokeatu zaitut, Parkatu eragozpenak, eta segi wikipediagintzan, lan ederra egiten ari zara eta.

Berriz ere, parkatu. Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 12:59, 12 urria 2023 (CEST)[Erantzun]

Mila esker! Errare humanum est, beraz, ez eskatu barkamenik. Ondo izan, 404 akatsa (eztabaida) 13:05, 12 urria 2023 (CEST)[Erantzun]

WikiEmakumeok DOnKumentala[aldatu iturburu kodea]

Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.

Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!

-- Mentxuwiki (eztabaida) 16:57, 9 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]

Txillardegiren bideoaren azpitituluekin laguntzerik?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Azken aldian bideogintza proiektu bat abiatu dugu wikilarien elkartean, eta Txillardegiri buruzko bideo pare bat egin ditugu. Azkena bere pentsamenduaren inguruan da, eta interesgarria izan daiteke bideo hau beste hizkuntza batzuetan azpitituluak izatea. Ikusten duzu aukera bideoaren errusierazko azpitituluekin laguntzeko? Hala balitz, bikaina litzateke. Bideoaren azpitituluen egoera hemen dago ikusgarri: c:Commons:WikiProject Subtitling Ikusgela. Eskerrik asko! Theklan (eztabaida) 11:51, 1 abendua 2023 (CET)[Erantzun]

Kaixo eta eskerrik asko idazteagatik! Saiatuko naiz, baina orain elizan lan egiten dudanez, nahiko lanpetuta ibiliko naiz abendualdi osoan. Ahal bada, azpitituluak urtarrilean itzuliko ditut. Espero dut premiazkoa ez izatea. 404 akatsa (eztabaida) 12:16, 1 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Kaixo! Azpitituluak prest dauzkat espero nuen baino lehenago. Asko pozten naiz proiektu honetan parte hartu ahal izan dudalako, eta edozein momentutan beste zerbait itzultzeko prest nago euskal kultura munduan zabaltzeko eta ezagutarazteko. Mila esker aukera honengatik! 404 akatsa (eztabaida) 21:57, 30 abendua 2023 (CET)[Erantzun]
Oso ondo geratu dira! Eskerrik asko! Nahi baduzu badaude euskal kulturako beste batzuk ere, interesgarriak izan daitezke errusieraz! Theklan (eztabaida) 14:29, 3 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]
Ez horregatik! Esan nizun bezala, edozein momentutan laguntzeko prest nago (oso gustura gainera). Zer itzuli behar dut lehenik, zure ustez? 404 akatsa (eztabaida) 15:07, 3 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]


Ukraine's Cultural Diplomacy Month 2024[aldatu iturburu kodea]

Eliatxo hello and thank you for the article about Oksana Xvets and your other articles about Ukraine! You might be interested in these extended lists

and will be useful for participating in the Month of Cultural Diplomacy, I would like to see new articles about Ukraine from you (in basque).--Yasnodark (eztabaida) 16:31, 15 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Thank you @Yasnodark, but I didn't write about Ihor Kobrin :) Eliatxo (eztabaida) 16:33, 15 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]

Eliatxo I made a mistake and have already corrected it, I should have written to you about Oksana Shvets, but maybe I predicted the future according to Sigmund Freud and you will write about Ihor Kobrin?--Yasnodark (eztabaida) 16:41, 15 martxoa 2024 (CET)[Erantzun]