Eztabaida:Amaiurko gaztelua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Rodeznoko kontea eta monumentuaren finantzaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Artikulu honetan monumentuari buruzko hainbat xehetasun ematen dira, baita ere 1931an dinamitatu egin zutela Estatutuaren eztabaidaren testuinguruan (ziurrenik horrekin lotuta). Baina e da kontatzen monumentu hau Rodeznokokonteak finantzatu zuela, hain zuzen ere baita ere autonomiaren inguruko eztabaida batean izan zelarik. Eztabaida horrek -eta baliz jeltzaleekin alintza egitearen komenientziak- Alderdi Karlista ideologikoki zatitu zuen (1922an, Nafarroako Foru Aldundian, karlistek eta jeltzaleek instituzio hau gobernatzeko akordio bat egin zuten). Momentu horretan Tomas Rodriguez Arevalo sektore pro-autonomistan kokatzen zen, eta horren testuinguruan finantzatu zuen monumentu hau.

Badakit ez dela oso atsegina orain euskal abertzaletasunaren ikur bilakatu den monumentu bat gerora hain paper beltza jokatu duen pertsonak finantzatu izana, baina hala da, eta dena kontatu behar da. Horren inguruan ikertu beharra dago.

--Draza Mihailovitx (eztabaida) 00:09, 4 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]