Eztabaida:Andrei Gromyko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izen aldaketa: Gromyko-->Gromiko[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Bielorrusiar izena alfabeto latinoz jarri dut: Andrei Andreievitx Hramika.

Bestetik, errusiar ziena (artikulu buruan dagoena) Gromyko-tik Gromiko-ra aldatzea proposatzen dut.

(Draza Mihailovitx)

Kaixo, Draza. Euskaltzaindiaren 156. arauak (Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema) hau dio, «Euskararako transkripzio praktikoa prestatzeko erabilitako irizpideak» atalaren hirugarren paragrafoaren azkenean:
« Bestetik, ы bokala y gisa transkribatzea proposatzen da, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez bezala. Grafema horrek gure i eta e arteko fonema bat adierazten du, ahoaren behealdean ebakia. »
Beraz, proposatzen duzun aldaketa ez da egokia. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2018-01-10, 10:48 (UTC)

"Bielorrusiako komunistak" eta "Bielorrusiako politikariak" kategoriak atxiki ditut.

Ez dut jarri "Errusiako komunistak" kategorian, izan ere Moskun karera egin zuen, baina pansobietar instituzioetan, ez Errusiako instituzioetan (hau da, Mosku SESB zelako joan zen Moskura, ez Errusiako Errepubika Sobietarreko instituzioetan lan egitera). Egia da beste batzuk, errusiarrak izan gabe "Errusiako komunistak" kategorian sartu ditugula (Tatiana Slovatinskaia, Vera Slutskaia, Oleksandr Tsiurupa), baina orduan Iraultza AURRETIK egin zuten karrera Errusian, oraindik Sobietar Batasunik ez zegoenean eta hura Errusia zenean. Hala ere, norbaitek aldatu nahi bbadu, aldatzea du.

Bestetik "Errusiako enbaxadoreak" ordez "Sobietar Batasuneko enbaxadoreak" kategorian sartzea proposatzen dut.

(Draza Mihailovitx)