Eztabaida:Anton Uriarte
Esaldi zenbaiten inguruan eta jaiotza data
[aldatu iturburu kodea]kaixo,
Eztabaidatxo bat hasi nahi nuke sarrera honetako zenbait esaldiren inguruan. Batekin hasiko naiz: "Klimatologian aditutzat du bere burua (nahiz eta aldizkari espezializatuetan inoiz argitaratu ez duen)". Uste dut eskrupulosoegia dela esaldia, eta benetan aditua dela klimatologian, aldizkari espezializatuetan lanik argitaratu ez izanda ere. Klimaren historiaz liburu bat aterea du (edizio elektronikoa: http://www.herbogeminis.com/IMG/pdf/historia_del_clima_de_la_tierra_anton_uriarte.pdf), eta argi dago herritar arruntak baino gehiago dakiela klimaz, nahiz eta haren iritziak kontsentsu orokorraz bestelakoak izan. --Markel (eztabaida) 2013-06-25, 10:39 (UTC)
- Ondo baderitzozu, ezabatu egingo dugu esaldi hori: azken batean, artikuluan beherago jasota dago klimatologiaz idatzi duela (lehentxoago ere bai, «klimaren historia aztertua du» esaten baitu; zehatzagoa litzateke, ordea, «zenbait liburu idatzi ditu klimaren historiaz») eta aldizkari espezializatuetan ez duela idatzi. --Xabier Armendaritz 2013-06-25, 09:11 (UTC)
- 1960an jaio zela dioen iturriren bat baldin baduzu, aipatu, mesedez; bestela, jaioturtea kendu beharko genukeela uste dut (gaztelaniazko wikipedian beste inon ez baitut aurkitu jaioturte horren aipamenik). --Xabier Armendaritz 2013-06-25, 09:13 (UTC)
kaixo, berriz ere,
Ez dakit nola erantzun zuri, berria naiz honetan. Ea honela lortzen dudan...
Ongi iruditzen zait esaldia kentzea. Eta gainerako gehitutako esaldiak ongi ikusten ditut. --Markel (eztabaida) 2013-06-25, 11:20 (UTC)
- Ederki, oraintxe kenduko dut. Ondo asmatu duzu erantzuten, xehetasun bat gehitzea komeni: zure sinadura. Izan ere, eztabaida orrietan sinadura jarri behar da, eztabaidako mezu bakoitza nork eta noiz idatzi duen jakin ahal izateko. Laguntza orri honetan dituzu azalpenak. --Xabier Armendaritz 2013-06-25, 09:25 (UTC)
Nik ere ez dut aurkitu noiz jaio zen. --Markel (eztabaida) 2013-06-25, 11:26 (UTC)
- Bistan da XX. mendean jaio zela, 2007. urtea baino lehen (ez dut aurkitu zehazki noiz arte) 25 urte eman zituelako EHUn irakasle; eta irakasle postu horretan 22 urterekin hasia izatea gertagaitza denez (ezinezkoa ez da, baina gutxitan gertatzen denak iturri fidagarriren baten aipamena beharko luke), badirudi urte hori (1960) gutxi gorabeherako zifratzat aipatu duela nor edo nork. Beraz, «19??» jarriko dut, hoberik ezean... --Xabier Armendaritz 2013-06-25, 09:38 (UTC)
Anton Uriarteren jaiotza urtea bilatzen ari naizela horra non aurkitu dudan klimarekin zerikusia duten artikuluen zerrenda bat Dialneten, denak aldizkarietan argitaratuak, eta ez dut askorik begiratu, baina denek ere aldizkari espezializatuak eta horrelakoak dirudite (dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=294498). Bestalde, Dialnetek berak dio zerrenda horietan ez daudela preziso egile baten lan guztiak.
--Markel (eztabaida) 14:26, 25 ekaina 2013 (UTC)
5. oin-oharra eta hari dagokion esaldia
[aldatu iturburu kodea]Irakurri dut 5. oin-oharrak dakarren loturako edukia, eta ikusi dut ez dagoela Anton Uriarteren aipamenik. Orduan, esaldi hori ezabatu beharra dagoela iruditzen zait. Gainera, ulertuta ere txosten hori Anton Uriarteri begira egina dagoela, hark esaten dituen gauza batekin baino gehiagorekin konforme leudeke (hedabideek beldurra eragiteko erabiltzen dituztela IPCCren txostenak), eta beste batzuk zeharka onartzen dituztela interpretatzen dut: izan ere, Anton Uriartek ez du esaten berotegi efektua eragiten duten gasek munduko tenperatura igotzen ez dutenik, gaur egungo isuriek oso gutxi igo dutela baizik eta ez direla IPCCren aurreikuspenak betetzen ari (http://antonuriarte.blogspot.com.es/2013/04/la-temperatura-global-no-sube-como.html). Bestalde, hau diote unibertsitateko irakasleek: "Pero esa discusión, para ser válida, tiene que ceñirse a los procesos habituales en ciencia. Es decir, tiene que basar sus críticas en datos reales y en cadenas de razonamientos completas", eta Anton Uriartek premisa hori betetzen duela esanen nuke, alegia, datu errealak erabiltzen ditu, eta arrazoitu egiten ditu bere argumentuak.--Markel (eztabaida) 06:27, 27 ekaina 2013 (UTC)
- Uriarteren tesia, funtsean, hauxe da: IPCCren ondorioak erabat baliogabeak direla. Beraz, aipu hori mantendu beharrekoa da (aipu horretako artikuluak Uriarteren tesiari aurka egiten dio zuzen-zuzenean, eta IPCCren lana erabat babesten), nahiz eta ñabardurak gehitzea ondo letorkeen, halakorik gehitu behar bada. --Xabier Armendaritz 2013-06-27, 09:21 (UTC)
Eta non dago "Euskal Herriko Unibertsitatean bertan ere, oinarrigabetzat dituzte hainbatek Uriarteren teoriak" aipua oin-ohar horri dagokion loturan? IPCCrena aurreko esaldian dago babestua ("IPCC erakundeak plazaratzen duen zientzia komunitatearen iritzi nagusiaren kontra"), baita beheragoko atalean ere.--Markel (eztabaida) 10:21, 27 ekaina 2013 (UTC)
Barkatu, ez dut ongi ulertu zure erantzuna, eta ez dut ongi azaldu nirea. Lotura horri dagokion webgunean ez dago Uriartere aipurik, eta ez dut garbi ikusten Uriarteren tesien aurka egiten dutenik erabat. Aurreko esaldia nahikoa ikusten dut Uriarteren ikuspegia zein den erakusteko, eta hurrengo esaldia subjektiboa iruditzen zait, haren ikuspegia okerrekoa dela erakutsi nahi balu bezala; bestalde, haren ikuspegiaren kritikak beheragoko atalean eginda daude, eta hor ongi kontrastatua dago haren ikuspegia. Ez zait egokia iruditzen delako esaldi hori, ez baldin badago behar bezalako oin-ohar batez lagundua.--Markel (eztabaida) 10:37, 27 ekaina 2013 (UTC)
- Uriarteren ikuspegia okerrekoa dela ulertu nahi duenak, ulertuko du, baina hor jartzen duena da hainbat irakaslek ikuspegi hori oinarrigabetzat dutela: irakurlearen baitan dago zein ikuspegiri kasu egin.
- Bestalde, nire ustez, Uriarteren izena aipatu gabe ere, EHUko irakasle horien artikulua zuzen-zuzenean Uriarteren tesiaren aurka idatzia da, berariaz hari erantzuteko egina. Ea zer dioten gainerako wikilariek. --Xabier Armendaritz 2013-06-27, 10:40 (UTC)
Esaldi honetan Uriarteren tesietako baten alde egiten dute, horregatik eta Uriarte zuzenki aipatzen ez dutelako iruditzen zait okerrekoa dela esaldia: "La segunda matización es, a nuestro juicio, tremendamente importante. Nosotros hablamos de lo que realmente ha dicho el IPCC y no de lo que los medios de comunicación “han dicho que ha dicho el IPCC”. No es lo mismo". Uriarteren tesietako (esaten dituenak tesitzat hartuta, tesirik ez baitu eginik horren inguruan, nik dakidala) baten alde behintzat egiten dute: hedabideen alarmismoa.
Haren aurka egiteko idatzita balego ere, zerbait dakizu nik ez dakidana; izan ere, nik eta nire gisa irakurle askok ez dute lotuko esaldi hori oin-ohar horrekin, ez baitago haren izenik inon ere artikulu horretan. Irakurle askok, berriz, hori irakurriko dute iturrira jo gabe, eta horrekin geldituko dira.--Markel (eztabaida) 10:56, 27 ekaina 2013 (UTC)
Gainera, artikulu hori 2007koa da. Zer pentsatzen dute geroztik EHUko hainbat (=asko) horiek, artikulu hori hiru pertsonak sinatua baita.--Markel (eztabaida) 11:03, 27 ekaina 2013 (UTC)
- Aipatutako egile horiek guztiek (Uriarte barne) hedabideen alarmismoaren aurka egiten dutela diozu, eta bat nator zurekin: beraz, hasieran jartzera noa hori ere.
- IPCCren txostenen aurka nabarmendu da hedabideetan Uriarte, eta horretan egiten diote kontra EHUko hiru egile horiek. Hiru egile horien artikulua Uriarteren esanak hedabideetan puri-purian zebiltzala idatzia da, testuinguru jakin batean, eta hor garbi ikusten da nortaz ari diren artikulu horretako zati hauek:
- «las argumentaciones contra el informe del IPCC no se pueden basar en conversaciones de barra de bar o argumentaciones falaces propias de blogs (en algunos de los cuales, las respuestas están prohibidas)»
- «Es decir, tiene que basar sus críticas en datos reales y en cadenas de razonamientos completas. Finalmente, si alguien decide que los informes del IPCC son básicamente basura y que realmente el problema es otro y que el CO2 no tiene nada que ver con el cambio climático... pues entonces, en el mundo científico se le exige que organice una hipótesis falsificable alternativa. Es decir, tiene que decir porqué el IPCC está tan equivocado y cómo explica esta persona los hechos observacionales de una manera mejor que como lo hace el IPCC. En lo que nosotros sabemos, la “hipótesis alternativa” a la hipótesis oficial del IPCC está, en estos momentos, completamente ausente, y antes de que nadie salte del asiento diremos que sí, que ya sabemos lo que son los rayos cósmicos galácticos, y que ya vamos a hablar de eso más adelante.»
- [Eta Anton Uriartek idatzia, hilabete batzuk lehenago: «Los del IPCC habrán gruñido cuando hace poco se llevó a cabo un experimento en el que se fabricaron "nubes" utilizando la radiación cósmica. [...] La mayor o menor llegada de estos rayos cósmicos depende de la actividad geomagnética del Sol. El aumento de la actividad solar durante el siglo XX habría llevado a una disminución de la radiación cósmica y a una disminución de las nubes bajas. Al final, en superfcie, más insolación y más calor.»]
- «Así que los escépticos “anti-IPCC” organizan campañas de prensa, blogs y entrevistas, utilizando mezclas con proporciones mayores o menores de los siguientes argumentos (son los aminoácidos de las proteínas de los textos escépticos). El CO2 no es tóxico, e incluso un mundo con más CO2 será beneficioso para la agricultura en Siberia por el efecto de fertilización del CO2. Un mundo más cálido es un mundo donde se vive mejor. El CO2 no es el gas de efecto invernadero más importante, ya que el vapor de agua es más importante. El año pasado hizo frío en invierno. Este año ha hecho mucho frío en la Patagonia (o Vietnam, o Moscú, tanto da). La temperatura de los satélites no mide lo mismo que la temperatura en superficie. La Antártida no se ha calentado. El metano es más importante que el CO2 como gas que produce efecto invernadero. Los datos de Vostok indican que a escala geológica el CO2 sigue a la temperatura y no al revés. En el Cretácico había más CO2 en la atmósfera, luego en realidad no pasa nada ahora. Las emisiones de CO2 de origen antropogénico no son suficientes para hacer aumentar la concentración atmosférica de CO2. El IPCC es un organismo politizado por radicales de izquierda y ecologistas enfrentados al progreso. El IPCC en realidad responde a los intereses de la industria nuclear. Los científicos del IPCC solamente defienden sus intereses, porque así consiguen fondos para investigar.»
- eta abar, eta abar, eta abar.
- Hori guztia ikusita, bistan da Uriarteri erantzun ziotela. --Xabier Armendaritz 2013-06-27, 12:04 (UTC)
Nik baino bista hobea daukazu. Dagoela, orduan.--Markel (eztabaida) 19:24, 27 ekaina 2013 (UTC)