Eztabaida:Arabako eta Nafarroako abizen konposatuak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Abizenak bakarrik Arabakoak dira. Ez dira Nafarrokoak. --Gontzal (eztabaida) 22:11, 2 abuztua 2012 (UTC)

  • Ez nuke hainbeste esango: hor dira Martinez de Eulate, Martinez de Irujo, Saenz de Galdeano... -Musde H (eztabaida) 23:45, 2 abuztua 2012 (UTC)
    • Eulate, Irujo eta Galdeano nafarrokoak dira; baina; Martinez de Eulate, Martinez de Irujo, Saenz de Galdeano bakarrik arabakoak dira. --128.127.162.12 11:18, 4 urria 2012 (UTC)


Musde lankideak aipatu dituen abizen horiek nafarrak dira, argi eta garbi. Patxi Salaberri euskaltzainak, bestalde, hauxe dio:

« [...] beti ere kontuz ibili behar delarik gaur egungo formekin eta patronimikoari dagokionez, oraindik Araban eta Nafarroako Estellerrian oso ugari diren abizen konposatuak ematerakoan. »
Irati Iciar eta Jaione Agirre: «Euskal forma onomastiko baten proposamena pertsona izen historikoen azterketan oinarrituta». Euskalgintza XXI. mendeari buruz, Euskaltzaindiaren Nazioarteko XV. Biltzarra.

Eta Araba-Nafarroetatik kanpora ere, Gipuzkoan geratu da abizen konposatuen arrastorik:

« Zer da deitura? Gaurko adieran, pertsonak bereizteko balio duen familia-izena da. 1726ko Diccionario de Autoridades hiztegiak, ordea, hala definitzen zuen deitura: “antzina etxe nagusiak izendatzen ziren era, zeren eta, haiek deituta, gainerakoak jarraikitzen baitzitzaizkien, eta haien aldera heltzen; hala, deitura hitza patronimikoak izendatzeko erabiltzen hasi, eta gero familien goitizenetara zabaldu zen”.

Goiko definizioa primeran egokitzen zaio Erdi Aroan Gipuzkoan egiten zen deituraren erabilerari; izan ere, XVI. mendera arte, gaur egun berehala arabartzat edo nafartzat hartzen ditugun deitura konposatu ozen horiek bezalaxe konposatzen ziren hemengo deiturak ere. Halako izendapenak herrixketan banatutako populazio mota batera garamatza; horregatik, bigarren partea herri baten izenarekin bat etorri ohi da, herri hori gaur hutsik egonda ere: Lopez Gereñuko, Martinez Iruxoko, Diaz Zerioko… Gipuzkoan, identifikazio mota hartatik beste batera pasatu zen, oinetxeari lotutako deitura bakunera. Dena den, leinu handien ondorengoen artean forma zaharrak luzaroago iraun zuen: Migel Lopez Legazpiko, Iñigo Lopez Loiolako… Alegia, deiturak gizarte eredu baten edo bestearen artean harreman sozial eta pertsonalak antolatzeko kontzepzio desberdinak salatzen zituen.

»

Beraz, garbi dago abizen konposatuak Erdi Aroan Euskal Herrian zabalduago zeudela, Araban eta Nafarroako alde batean gaur egun ere bizirik direla, eta Gipuzkoan arrastoren batek badirauela. --Xabier Armendaritz 2012-10-04, 12:09 (Eguzk.)