Eztabaida:Araxes paper-fabrika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Euskaldunaa: Artikuluan Leaburuko lursailetan dagoela jarri duzu baina koordenatuak sartzean Tolosako lursailetan agertzen zait. Hemen Tolosako hirigintza planak arautuko duela esaten du, beraz Tolosan dagoelakoan nago. Kokapen zehatza ez dakidanez, agian hanka sartu dut koordenatuekin. Begiratu bat ematerik? Eskerrik asko.-Xabier Cañas (eztabaida) 15:44, 5 urria 2017 (UTC)

@Xabier Cañas: Nik ere Txarama auzoa betidanik Tolosako auzoa zela uste nuen eta Tolosarekin lotu dut, baina artikulu hau sortzean interneten begira aritu ondoren Txarama Leaburuko auzoa dela ikusi dut, hortik lantegia Leaburu jarri izana (zalantza handiekin). Lantegia bera Lizartzara doan errepidearen bihurgune itxi batean dago, Txarama auzoan, baina bihurgune horretan bertan Tolosa eta Leabururen muga dago, Txaramako etxebizitzak alboan dituela. Nik ere ez nuke jakingo segurtasun osoz zein udalerritan dagoen esaten, zuk diozun bezala fisikoki Txaraman dagoen arren, administratiboki eta lursailei dagokionez Tolosan egotea litekeena baita. Niregatik behinik behin Tolosako hirigintza planen barnean arautua badago, bai artikuluan nahiz kategorietan Tolosan dela jartzearekin ados nago. -Euskaldunaa (eztabaida) 16:00, 5 urria 2017 (UTC)
Egina! -Xabier Cañas (eztabaida) 16:17, 5 urria 2017 (UTC)