Eztabaida:Argia (aldizkaria)
Hutsune larria: Miren Jone Azurzaren aipamenik ez
[aldatu iturburu kodea]Aupa, Artikulu honetan huts larri bat seinalatu da. https://eibar.org/blogak/amatino/miren-jone-azurza-gure-lehen-kazetaria
Ni ez naiz gai ikusten artikulua birmoldatzeko, orain denboraz oso harrapatua nago, eta kazetaritza arloa niretako guztiz arrotza da. Nola ikusten duzue? Emakume hau bizirik dela (91 urte ditu) konpondu beharko genuke.
Blogeko artikuluaz gain, Amatiñok pribatuan idatzi dit, beste hainbat datu ere emanez. Bere baimenarekin, testua hemen pegatuko dut, hitzez hitz.
"Hi:
Paoli zala-ta, ikusi najuan hik sarrera dexentia daukala Wikipedian eta nahi neuan proponidu Zeruko Argia aldizkarixan sarreran hainbat datu objektibo goguan hartzia, ez naekixan-eta nora jo. Zuhur jokatu nahi najuan, ni be tarteko nok-eta.
Kontua dok ez dala inundik be normala 1970eko hamarkadan izan ziran oinarrizko aldaketak (kazetaritzan aldetik) aittatu eta aldaketok egin zittuenak ixiltzia. Batez be 1969-1975 urtietan zuzendari izan zan Miren Jone Azurza eta bere lankiderik gertuena, Mikel Atxaga. Orduko aldaketak ezin leikezak ulertu lagun bi horreik ahaztuta. Gainera, ez dok justua.
Nik ez juat esango aittatzen diran Rikardo Arregik, Xabier Letek, Joseba Sarrionaindiak, Ramon Saizarbitoriak, Bernado Atxagak eta Mari Karmen Garmendiak ezer ez zebenik egin Zeruko Argiaren mesedetan, baina ez behintzat 70eko hamarkadan euskal kazetaritzan egin zittuan aldaketetan. Esandako guztiak idazliak zittuan, ez kazetarixak. Eta, gainera, Rikardo Arregi 1969an hil zuan eta Bernardo Atxagak 19 urte baino jekazen 1970an. Eta, hain zuzen, aldaketa historiko kontzeptuala izan zuan idazlien iritzi-artikuluak gainditu eta kazetarixen informazino arlora pasatzia. Eta arlo honetan ezinbestekuak izan zittuan Miren Jose Azurza eta Mikel Atxaga, eta atzetik etorri ziran Elixabete Garmendia eta Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetari gazte-gaztiak.
Eta, tira, ondo dagok giro haren sinbolo esanguratsu moduan "Zenbat Gara" saila aittatzia, baina "Zenbat Gara" ez zuan berez sortu, baten batek sortu juan eta baten batek idatzi juan ia lau urtian (1972-1975).
Hau guztia kontau nahi neuan, baina egunotan argitaratuko dok "Miren Jone Azurza Aristegieta. Kazetari aitzindaria" (Elixabete Garmendia. Bidegileak, 2020), eta hau idatzi juat, salaketia egiteko aukeria emon destalako.
https://eibar.org/blogak/amatino/miren-jone-azurza-gure-lehen-kazetaria
Eskerrik asko.
Amatiño" --Txikillana (eztabaida) 13:15, 4 uztaila 2020 (CEST)
- Artikuluan aipamen txiki bat behintzat sartzera nindoan, baina ikusi dut hutsune larri hori dagoeneko bete zuela Xirkanek; eztabaida orri honetan hutsunearen abisua argitaratu zen egunaren biharamunean bertan bete ereǃ Konponduta, beraz. --Xabier Armendaritz 2020-07-06, 08:34 (UTC)