Eztabaida:Arratia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekarpen batzuk[aldatu iturburu kodea]

Biztanleria udalerrika dagoen taulan sartu duzue garraioa, hedabideak, ondarea, arratiar ezagunak eta erreferentziak. Gure iritziz atal hauek tablatik kanpo egon beharko ziren.

Geografian, hidrologia atala faltan botatzen dugu. June.a17 (eztabaida) 11:24, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Jende ospetsua[aldatu iturburu kodea]

Beste artikulu batzuk irakurrita, aipatuko nituzke eskualde horretako pertsona ospetsuren bat, eta haiei buruzko informazioa jarriko nuke. JauEneko (eztabaida) 13:49, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Etimologia atala[aldatu iturburu kodea]

Nondik ateratzen da horrelako informazioa? Ze jainkoren izena da Arratia? Theklan (eztabaida) 15:51, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Ekonomia atala[aldatu iturburu kodea]

Ekonomia azpi-atal gisa duzue historian, industrializazioa aipatzeko, baina atal berezitua ere izan liteke, gaur egungo egoerari buruzkoa delako. Bestetik, esaten duzue 1. eta 2. sektorea direla garrantzitsuenak. Ziur zaudete horretaz? Eustateko datuak daude neurketak egin ahal izateko. Theklan (eztabaida) 16:07, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Geografia atalak mapak eskatzen dituela uste dut. Theklan (eztabaida) 16:10, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]

Politika atala[aldatu iturburu kodea]

Nahiko aldrebesak dira datuak emateko modua. Soilik parte-hartzea eta abstentzioa ematen da, baina ez alderdi bakoitzak lortutakoa, soilik irabazlea. Ez du aukera askorik ematen jakiteko zer gertatu den. Begiratu beste eskualde batzuetan nola dagoen hori eginda, ze errazago egin daiteke taula bakar batean. Theklan (eztabaida) 16:11, 29 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]