Arratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arratia
 Euskal Herria
Ipiñabururen ikuspegia, Zeanuri.jpg
Zeanuriko ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakArantzazu, Areatza, Arteaga, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri
Herri handienaIgorre
Geografia
Koordenatuak
Azalerakm²
Demografia
Biztanleriadata22 =
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Arratia Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualde naturala da.

Eskualdean 13.800 biztanle bizi dira. Igorre da udalerririk populatuena (4.185 herritar 2013an) eta Ubide biztanle gutxien daukana (187).

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu Zuia-Gorbeialdea Arabako eskualdea hegoaldean, Nerbioi ibarra mendebaldean eta Durangaldea (Bizkaia) ipar eta ekialdean.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Arrueren Arratiarrak margolana
Eva arratiarra, 1913, Aurelio Arteta.

Bederatzi udalerriz osatuta dago ibarra, biztanleen kopuruaren arabera ordenatuta hauek dira (2013):

Herria Biztanleria (2016) Lurraldea (km²)
Escudo de Arantzazu.svg Arantzazu 378 3,80
Escudo de Areatza.svg Areatza 1.194 9,1
Escudo de Artea.svg Arteaga 736 12,4
Escudo de Bedia.svg Bedia 1.026 16,5
Escudo de Dima.svg Dima 1.459 61
Escudo de Igorre.svg Igorre 4.108 17,3
Escudo de Lemoa.svg Lemoa 3.559 15,97
Escudo de Ubide.svg Ubide 180 2,9
Escudo de Zeanuri.svg Zeanuri 1.243 67

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratia eta Indusi ibaiek zeharkatzen dute.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbeiako mendilerroak hegoaldean eta Aramotzekoak ipar-ekialdean banatzen dute eskualdea, Zuia-Gorbeialdeatik eta Durangaldetik, hurrenez hurren.

Hauek dira tontorrik garaienak:

  1. Gorbeia (1.481 m).
  2. Lekanda (1.302 m).
  3. Arrietabaso (1018 m.).
  4. Kanpantorreta (1002 m.)
  5. Leungane (1.009 m).

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratia eskualde guztiz euskalduna da, biztanleria osoaren %75ek baino gehiagok euskara erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, alde handiak daude herri batzuen eta besteen artean. Gauzak horrela, esan ohi da Zeanuri dela udalerririk euskaldunena, eta Areatza erdaldunena. Euskal hiztunen portzentajeagatik, UEMAko kideak dira, Arratian, lau udalerri: Arteaga, Dima, Zeanuri eta Areatza. Oro har, Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia eskualdean.

Arratia eskualdeko euskara gorde eta berreskuratzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk Geure Berbategie programa. Programa horrek bertoko euskararen irautea bideratu nahi du, eta horretarako kanta herrikoiak, esaerak, aditzak, lexikologia, toponimia etab. aztertu eta ikasi dira, betiko gordetzeko asmotan. Etengabeko lana da, egunero-egunero berriztu beharrekoa. Aipatutako kantak ezagutarazteko asmotan, AK-37 taldea sortu da, Igorreko Institutuko ikasleek osatuta. Talde horrek gerra zibilaren garaiko kantak moldatu eta musikaz nahastu ostean, disko bat argitaratu dute, bai eta Bizkaia osotik kontzertuak eskaini ere.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarrak albokari handiak eman ditu, azpimarratzekoak dira Anbrosio Gorostiaga, "Anbros" (Igorre, 1867-1926), Silbestre Elezkano, "Txilibrin" (Igorre, 1912-2003) eta Leon Bilbao (Artea, 1916-1990).

Panderojotzaile famatua Maurizia Aldeiturriaga izan zen, (Zeberio, 1904-1988), Benantzio Bernaola, "Karakol" (Artea, 1903-1978) trikitilari famatuaren emaztea izan zena.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmentzekoak ditugu Juan Mari Atutxa (Dima, 1959) idazlea eta Igor Estankona (Arteaga, 1977) poeta.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratiako tranbiak eskualdea XX. mendeko lehenengo erdialdean lotu zuen Bilborekin alde batetik, eta bestetik, Durangorekin, eta garrantzi handikoa izan zen sasoi hartan.

Gaur egun Bizkaibusen bidez Arratiatik Bilbo eta Durangorako loturak errepidez egin daitezke, bai eta eskualdeko herri guztien artean ere. Beste alde batetik, EuskoTrenek ere ematen du lotura hori egiteko aukera,Lemoa eta aipatutako bi udalerrien artean, Gipuzkoara ere trenbidez zabalik dagoela. Hala ere, Gasteizerako lotura ez dago eginda garraiobide publikoekin, geografikoki hurbil egon arren.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]