Eztabaida:Berantevilla

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa. Euskaltzaindiaren arabera, herriaren euskal era arautua Berantevilla da. Ikus, hemen: Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA). Hala ere, Bertanturi (ap.) ikurraz agertzen da, badaki norbaitek zer esan nahi duen ap. horrek? Hala ere, Berantevilla jarri beharko dugu... --Orereta (erantzunak) 11:12, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Buff! Niri beranturi asko gustatzen zait! Baina beno, ziur ap horrek wikipedian eszepzio bat egin ahal dela esan nahi duela! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     13:25, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
.ap horrek esan nahi du "apalagoan", hau da, tradizioz Beranturi asko erabili denez, Euskaltzaindia ez da ausartzen esatera ez dela egokia, beraz, zuzenago jo arren Berantevilla, iritzi dio Beranturi maila apalagoan erabil daitekeela.
Euskaltzaindiaren 150. arauan honakoa aipatzen da:
"Euskaltzaindiak 1979an proposatu zuen Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta maila apalagoan erabil daiteke"
Ni Beranturi uztearen alde nago. --Unai Fdz. de Betoño 15:08, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Eskerrik asko Unai! Hala ere, Euskaltzaindiak dioena kontuan hartuz, nik biak aipatu behar direla uste dut. Eta agian, izenburu nagusiak "euskal era arautuak" izan beharko du (Berantevilla)... Ze arrazoi dugu kontrakoa egiteko? --Orereta (erantzunak) 15:10, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Euskaltzaindiak berak onartzen duela Beranturi erabil daitekeela. --Unai Fdz. de Betoño 15:13, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, erabil daiteke, baina modu apalagoan. Gainera, 1979koa izen berria dela dio. Ez dezagun ahantz garai hartan hanka sartze handiak egon zirela toponimiaren aldetik... Nik horregatik diot, biak aipatu baina artikuluaren izena euskal era arautuan (Berantevilla) jartzea, nahiz eta niri Beranturi ere gehiago gustatu. Finean, Euskaltzaidiaren irizpideak segitzen ari gara herri denetan, ezta? --Orereta (erantzunak) 15:17, 24 Urtarrila 2008 (UTC)
Zer egingo dugu azkenean izenburuarekin? Berantevilla? (Nahiz eta itxusia izan, euskaltzaindiak hala arautu badu...). --Orereta (erantzunak) 22:18, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Gobiaran/Gaubea auziko ebazpena ez zen txarra izan: Euskaltzaindiak hobesten duena izenburuan, eta gero Etimologia kapituluan biak azaldu. Oraintxe egingo dut. --Unai Fdz. de Betoño 22:26, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Ok. --Orereta (erantzunak) 22:45, 29 Urtarrila 2008 (UTC)