Berantevilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Berantevilla
 Araba, Euskal Herria
Berantevilla.jpg
Berantevilla herria.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Añanako Kuadrilla
Izen ofiziala Berantevilla
Alkatea Juan Antonio Santamaria Fajardo (a.i.b.)
Posta kodea 01211
INE kodea 01014
Herritarra berantevillar
Kokapena
Koordenatuak 42° 40′ 58″ N, 2° 51′ 32″ W / 42.682852°N,2.8589445°W / 42.682852; -2.8589445Koordenatuak: 42° 40′ 58″ N, 2° 51′ 32″ W / 42.682852°N,2.8589445°W / 42.682852; -2.8589445
Berantevilla hemen kokatua: Araba
Berantevilla
Berantevilla
Berantevilla (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 35,73 km2
Garaiera 479 metro
Distantzia 29 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 475 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -2)
% 50,75 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,25
Dentsitatea 13,29 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 3,23
Zahartze tasa[1] % 27,86
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 89,83 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,86 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,01 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 14,63 (2010)
Euskararen erabilera % 1,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.cuadrilladeanana.es/berantevilla/

Berantevilla Arabako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 29 bat kilometrora dago. Udalerriko herriburua izen bereko herria da, hots, Berantevilla.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak araututako euskal izena Berantevilla da. Hala ere, Euskaltzaindiak berak 1979an proposatutako Beranturi izen berriak izan duen erabilera dela eta, maila apalagoan erabil daitekeela onartu du.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berantevilla Ihuda ibaiaren arroan dago, itsas mailatik 479 metro gorago. Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera luzatzen den haran batean dago kokatuta, hegoaldean Txulato mendia daukala. Trebiñuko barrendegiaren eta Miranda Ebroren artean dagoenez, harreman handia du azken hiri horrekin.

Udalerriaren baliabide ekonomiko nagusia nekazaritza da. Jarduera industriala ere badauka, gutxi bada ere, Lacorzanillako industrialdean. Hala ere, kontuan izan behar da Mirandatik 5 kilometrora dagoela eta bertan industrien eta hirugarren sektoreko lanpostuen kopurua handiagoa dela.

Garraiobideei dagokienez, errepide eta trenbideen lotune garrantzitsu baten ondo-ondoan dago. Bertatik igarotzen dira A-1 errepidea (Madril eta Irun lotzen dituena) eta N-124 (Gimileo eta Miranda Ebro lotzen dituena), eta Mirandan Bilbo, Irun eta Madril lotzen dituen trenbide-lotunea dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berantevillako lurraldeen okupazio-aztarna zaharrenak Vetrusa deituriko erromatar aztarnategian ditugu, Lacorzanilla herrian.

Berantevilla toponimoa 1080. urtean agertzen da lehen aldiz agiri batean idatzia. 1299an hiribildu titulua eman zion Fernando VI.a Espainiakoak. Verantivillako monasterioa izan zen hiribildua sortzeko abiapuntua.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mijancasko eliza eta frontoia.

Udalerria zortzi herriz osatua dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berantevillako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Milagros Duque Vallejo 1995-1999
Amaia Martinez Alfonso 1999-2003
2003-2007
2007-2011
EAJ

Berantevillar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 9an Andra Mariren Natibitatearen eguna ospatzen da Berantevillan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundearen parrokia-eliza, ganga barrokoak dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berantevilla Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa