Eztabaida:Bildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ze alderdi da hau? -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:02, 25 Martxoa 2011 (UTC)

Interneten bilaketa eginda, badirudi bihar jakingo dugula zehazki; artikuluan jarri dut aurkitu dudan erreferentziarik osatuena (besteren bat aurkitu dut, baina hain zuzen ere RTVE webgunea aipatzen dute iturritzat). Ni bihar ez naiz konektatuko, baina inork gai hau zaindu baldin badezake, ondo legoke bihar sortzen diren (edo ez diren) albisteekin eguneratzea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:13, 25 Martxoa 2011 (UTC)
Diot, artikuluan jartzen du Bildu eta Biltu... Esker Batua ere agertzen da. Ez dirudi momentuz oso serioa denik, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:16, 25 Martxoa 2011 (UTC)

Gaurko aurkezpenean, Berriak dioenaren arabera, ez dute inondik esan Bildu deituko denik. Pello Urizarrek ere esan du EAko zerrendak EAko kideek osatuko dutela. Artikulu hau, momentuz espekulazio hutsa dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:39, 26 Martxoa 2011 (UTC)

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

RTVEren webgunean iragarritako epea ez da bete; beraz, sortze-eguna huts egin badute, izena ere huts egin dutela pentsa dezakegu. Zurrumurru hutsa da, ez du Wikipedian tokirik merezi. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:18, 28 Martxoa 2011 (UTC)

Nik ere ezabatzeko aukeraren alde egiten dagit. Ez dago presarik Wikipedia ustezko jakitekoez betetzeko...--Musde H 08:26, 28 Martxoa 2011 (UTC)
Eta gainera agertzen diren bi erreferentziatan gauza ezberdinak diote. Batean diote EA+Alternatiba+EzkerAbertzalea izango dela eta bestean zuzenean Sorturen ordezkoa dela. Ni ere ezabatzearen alde. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:23, 28 Martxoa 2011 (UTC)

Hasieratik oso zalantzazko artikulua zenez, iritzia eman dugun guztiok ezabatu beharra hain garbi ikusi dugunez, eta azkenean artikulua inolako oinarririk gabe geratu denez (Bildu koaliziorik ez da sortu, eta sortuko duela ez du inork iragarri), ezabatu egin dut. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:02, 28 Martxoa 2011 (UTC)

Bilduren aurkako ekintzak[aldatu iturburu kodea]

Krisi ekonomikoa bigarren maila batera utzita, PSOE-k besterik ez duela abantailarik ateratzen iritzi diot. Zergatik bada PP? PP-k nahiago izango du Krisia ahoetan gero eta gehiago hedatzea, PSOE-ren irudia gutxiarazi dadin. Eta bertze gauza bat: Ez al genuke jarri behar atal hau EAJren, Aralarren, EBren eta Bildu beraren iritziekin bat datorrela? Bestela, nahiz eta ni ere abertzalea izan eta honekin guztiz ados egon (nik idatzia baita, alegia), uste dut nik lehen jarri bezala azken alderdi hauek esandakoa dela, eta ez datu entziklopedikoa besterik gabe, euskal pentsaera abertzaletik idatzita baitago. Mikel M 18:14, 2011ko Maiatzak 2 (UTC)

Iritziak iritzi, nik atal hori zuzenean ezabatuko nuke. Idazkera ez da betere ulergarria, eta edukia ez-entziklopedikoa dela uste dut.--Orereta (erantzunak) 16:19, 2 Maiatza 2011 (UTC)

Lasai, Orereta dagoeneko zuzendu ditut zuzendu beharrekoak. Egia esanda, lehen lerroa euskara traketz batez zen osatuta, ez dakit nork demontre aldatuko zukeen. Mikel M 19:11, 2011ko Maiatzak 2 (UTC)

Atal hau ezabatu dut, interpretazio partzialak eta erreferentziarik gabeak egiten dituelako. Berriro sartzearen aldekoa naiz, baina osatuago eta beste estilo batez idatzita. Zegoen bezala (nola esango nuke) mitin moduan edo idatzirik zegoen. - --Joxemai; (erantzunak) 09:17, 6 Maiatza 2011 (UTC)

Baina ez al da nahikoa EAJ, EB eta Aralar alderdien iritzia dela adieraztearekin? 21:59, 2011ko Maitzak 6 (UTC) Mikel M

Ez, ez da nahikoa. Ni Joxemairekin bat nator. --Orereta (erantzunak) 18:30, 8 Maiatza 2011 (UTC)
Ni ere bat nator Joxemairekin. Entziklopediako artikulu bateko testuaren itxura izateko, asko falta zuen atal horrek. Artikulu osoa oraindik oso berde zegoelako ez nuen atal hori ezabatu neronek, baina orain, artikulua askoz osatuago eta jantziago dagoela, atal hori artikuluan izateak ez du zentzurik, zegoen bezala behintzat. Idazkera neutralagoa (entziklopedikoagoa) eta erreferentziak falta zituen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 10:38, 11 Maiatza 2011 (UTC)