Eztabaida:Bolibar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bolibar ala Bolivar?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Bolibar artikuluan argipena egin dut eta pila bat izen daude. HAla ere Euskal HErrikotan B erabili dugu V ordez, baita Simon Bolibarren abizenean ere... logika berdina jarraitu behar al dugu munduko beste toponimo guztiekin? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:44, 8 Ekaina 2008 (UTC)

Galdera ona. Nik neuk Bolivar mantenduko nuke, jatorrizko izena mantentze aldera, ez baitago jatorrizko exonimorik (ez dut uste behintzat) herri horientzat.--Janfri; bai esan? 05:48, 9 Ekaina 2008 (UTC)
Baia adibidez Simon Bolibarri izena aldatu diogu eta "Venezuelako Errepublika Bolibartarra" moduan izendatzen dugu... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:14, 9 Ekaina 2008 (UTC)
Mmmm, bi kasuetan izenak euskaratu ditugulako, baina beste Bolivarren izenak euskaratu behar direla uste duzu? Mosku k-rekin jartzen dugu, baina Casablancak Casablanca izaten jarraitzen du, ez Etxezuri.--Janfri; bai esan? 10:54, 9 Ekaina 2008 (UTC)
Arazoa ez da hori. Izen guzti horiek Simon BoliVarren omenez jarri dituzte. Guk Simon BoliBar jarri badugu herri horiek ere horrela izendatu beharko genituzkela uste dut. Baina gauza da berez v-rekin direla Simon Bolivar ere berez v-z zelako. Agian eztabaida ez da orduan ea guzti horiek Bolivar edo Bolibar izan beharko liratekeen, baizik eta ea Simon v edo b-rekin idatzi beharko genukeen. Horren arabera izendatu beharko genituzke leku guztiak... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:51, 9 Ekaina 2008 (UTC)
Nire ustez Simon Bolivar izendatu beharko genuke, v-z. Eta Venezuela ba Venezuelako Errepublika Bolivartarra. (ALBAn ere arazo horti dago). --Orereta (erantzunak) 14:18, 14 Ekaina 2008 (UTC)
Mundu guztia ados? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:32, 14 Ekaina 2008 (UTC)
Ni bai.--Janfri; bai esan? 14:38, 14 Ekaina 2008 (UTC)

Simón Bolívarrera aldatu dut artikulua, antroponimiari loturiko Wikipediako arau berrian EIMAren zerrenda jarraitzea erabaki baita. Hortaz, besteetan ere aldaketa egingo dut: Venezuelako Bolivartar Errepublika eta Ameriketarako Boivartar Alternatiba.--Orereta (erantzunak) 18:20, 22 Azaroa 2010 (UTC)