Casablanca
- Artikulu hau Marokoko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Casablanca (argipena)».
| Casablanca / Anfa الدار البيضاء Tigmmi tumlilt Casablanca ⴹⴹⴰⵕⵍⴱⵉⴹⴰ | |||
|---|---|---|---|
| hiria | |||
| |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Probintzia | Casablanca Handia | ||
| Alkatea | Nabila Rmili (en) | ||
| Izen ofiziala | الدار البيضاء | ||
| Jatorrizko izena | الدار البيضاء Tigmmi tumlilt Casablanca ⴹⴹⴰⵕⵍⴱⵉⴹⴰ | ||
| Posta kodea | 20000 - 20200 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 33°35′57″N 7°37′12″W / 33.5992°N 7.62°W | ||
![]() | |||
![]() | |||
| Azalera | 223 km² | ||
| Altitudea | 58 | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 3.215.935 (2024) | ||
| Metropolia | 5,633,684 | ||
| Dentsitatea | 8.375 bizt/km² | ||
| Etxebizitzak | 909.228 | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | VII. mendean 1756an birsortua | ||
| Telefono aurrizkia | 22, 21 | ||
| Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | ||
| Hiri senidetuak | Bartzelona, Amman, Bordele, Istanbul, Chicago, Dubai, Paris, Jakarta, Kuala Lumpur, Rio de Janeiro, Buenos Aires, Montreal, San Petersburgo, Shanghai, Sosnowiec, Tokio, Bangalore, Sfax, Jidda, Artvin, Busan, Oran, Bengazi, Sidi Bennour, Dakar, Nuadhibu eta Ramallah | ||
| Hizkuntza ofiziala | arabiera eta Marokoko amazigera estandarra | ||
| http://www.casablanca.ma | |||
Casablanca[1] (amazigeraz: Anfa; arabieraz: الدار البيضاء ad-Dār al-Bayḍāʼ, marokoko arabieraz Dar beïda) Marokoko hiri nagusia da 3.344.300 biztanlerekin, hiriburua Rabat den arren. Halaber, Afrikako bosgarren hiririk handiena da, Lagos, Kairo, Kinshasa eta Alexandria ondoren.
Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Casablanca" izena garai batean marinel portugaldarrek leku hori izendatzeko moduagatik datorkio. Izan ere, Anfa muinoaren gainean zegoen etxe zuri txiki batengatik identifikatzen zuten gunea, «a casa branca». Gaur egungo toponimoa hizkuntza gehienetan Casablanca izatea, hots, gaztelaniaz egotea, bi koroak elkartuta egon ziren aldiari zor zaiola dirudi. Ohikoa eta lagunartekoa da bertakoek hiriari Casa deitzea.
"Anfa" da jatorrizko izen autoktonoa, eta "muinoa" esan nahi du amazigheraz. Izen hori erabiltzen da orain hiri historikoko auzo zaharrei erreferentzia egiteko.
Geografia eta urbanizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metropolia ozeanoak mugatzen du mendebaldean, baina gero eta gehiago hedatzen da iparraldean, ekialdean eta hegoaldean. Era berean, txabola auzoen pilaketa jasaten ari da bere periferian, eta fenomeno hori erabat desagerrarazi nahian dabil gobernua 2012tik.
Urbanizazioa eta arkitektura estilo ezberdinek markatzen dituzte, neo-moriskotik hasi eta art-décora, hamarkada askotan munduko arkitekto handien "laborategi-hiria" izan baitzen. Bestalde, hiria proiektu handien lekuko izan da, hala nola Hassan II .aren meskita, Casablancako Itsas Armada eta «Twin Center», eta gero eta gehiago erakartzen ditu higiezinen inbertitzaileak.

Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17.1 | 17.5 | 18.3 | 19.5 | 21.1 | 23.3 | 25.4 | 25.9 | 25.4 | 23.3 | 20.3 | 17.8 | 21.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.8 | 13.4 | 14.1 | 15.4 | 17.5 | 20.2 | 22.4 | 22.7 | 21.7 | 19.2 | 16.1 | 13.5 | 17.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.4 | 9.2 | 9.9 | 11.5 | 14.0 | 17.1 | 19.3 | 19.5 | 18.2 | 15.2 | 11.8 | 9.3 | 13.6 |
| Euria (mm) | 62.2 | 59.0 | 50.7 | 40.2 | 18.8 | 5.8 | 0.7 | 0.4 | 4.9 | 31.1 | 75.1 | 77.7 | 426.6 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 9.8 | 9.3 | 9.1 | 8.7 | 5.4 | 2.6 | 0.4 | 0.4 | 2.1 | 6.2 | 9.7 | 10.2 | 73.9 |
| Eguzki orduak | 189.1 | 189.2 | 241.8 | 261.0 | 294.5 | 285.0 | 303.8 | 294.5 | 258.0 | 235.6 | 192.0 | 182.9 | 2927.4 |
| Iturria: Hong Kong Observatory[2] | |||||||||||||
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casablancak honako hiri senidetuak ditu:[3]
Horrez gain, lankidetza-hitzarmenak ditu honako hiriekin:[3]
Abuja (Nigeria) (2010)
Amman (Jordania) (2008)
Amsterdam (Herbehereak) (2008)
Bartzelona (Katalunia) (2011)
Buenos Aires (Argentina) (2006)
Hebron (Palestina) (2008)
Istanbul (Turkia) (2009)
Kajiado (Kenya) (2009)
Koudougou (Burkina Faso) (2009)
Montreal (Kanada) (1999)
Moroni (Komoreak) (2008)
Nuakxot (Mauritania) (2010)
Paris (Frantzia) (2005)
Ramallah (Palestina) (2010)
Rotterdam (Herbehereak) (2000)
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1942n hirian kokatutako "Casablanca" film ezaguna estreinatu zuten, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergman aktore nagusiak zirela.
Casablancar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahmed Laraki (1931-2020), politikaria.
- Frida Boccara (1940-1996), abeslaria.
- Aïcha Chenna (1941-2022), aktibista, erizain eta idazlea.
- Carmen Giménez Martín (1943-), arte-eraberritzailea.
- Naima Lamcharki (1943-2024), aktorea.
- Serge Haroche (1944-), fisikaria.
- Daniel Pennac (1944-), idazlea.
- Alain Souchon (1944-), abeslari eta aktorea.
- Jean Reno (1948-), aktorea.
- Katherine Pancol (1954-), idazlea.
- Jean-Philippe Vassal (1954-), arkitektoa.
- Cristina Andreu Cuevas (1960-), zinema zuzendaria.
- Nawal El Moutawakel (1962-), atleta eta politikaria.
- Dalila Ennadre (1966-2020), zinema zuzendaria.
- Mouna Hachim (1967-), historialari, idazle eta kazetaria.
- Muriel Barbery (1969-), idazlea.
- Merieme Chadid (1969-), astronomoa.
- Richard Virenque (1969-), txirrindularia.
- Gad Elmaleh (1971-), aktorea.
- Sofia Alaoui (1990-), zuzendari eta gidoilaria.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Climatological Information for Casablanca, Morocco. Hong Kong Observatory (kontsulta data: 16 August 2012).
- 1 2 (Frantsesez) «Accords & Jumelages avec d'autres villes ..» Wilaya de la Région Casablanca - Settat (kontsulta data: 2025-02-17).
- ↑ (Ingelesez) «List of Sister Cities» Busan Is Good (kontsulta data: 2025-02-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Arabieraz) Casablanca hiriko webgune ofiziala
| Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

