Eztabaida:Curaçao

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Curazao ala Curaçao?[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Zergatik Curazao eta ez Curaçao? --Orereta (erantzunak) 11:35, 11 Urria 2010 (UTC)

Ba batez ere euskaraz ez delako ç letra existitzen, eta Curaçaoren ahozkera eta gure Curazao nahiko antzeko izan daitezkeela deritzodalako. Gazteleraz ere horrela dago Wikipedian. Berezko izena nahiko bagenu Kòrsou erabili beharko genuke, hala ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:09, 11 Urria 2010 (UTC)
Bertako izen ofizialak biak dira: Kòrsou eta Curaçao (azken hau nazioartean erabilia). ç-ari dagokionez zalantza dut, ez dudalako uste euskaraz "Valenza do Minho" izango denik Valença do Minho beharrean. Berdin Melgaçorekin, adibide bat jartzearren. Hori dela eta nik ez nuke automatikoki "ç" hori aldatuko, eta Curaçao erabiliko nuke. Hala ere, jendeak eman dezala bere iritzia edo bestela horrela utziko dugu. --Orereta (erantzunak) 17:30, 12 Urria 2010 (UTC)
Curazao euskal tradizio idatzian erabili izan balitz, horren alde egingo nuke, dudarik gabe (Açores > Azoreak egin den bezala), baina ez da behin ere erabili. Beraz, Curaçao hartuko nuke besterik gabe; horretarakoxe dugu letra hori euskal alfabetoan.
« Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. »
Euskaltzaindia, 17. araua
Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:28, 21 Urria 2010 (UTC)