Eztabaida:Donostiako Informatika Fakultatea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Amarapedia-Olatu Talka 2015 wikiproiektuaren lan eremuan dago. Amarapedia-Olatu Talka 2015 wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.
Baxua Artikulu hau garrantzi txikikotzat sailkatu da wikiproiektuaren garrantzi eskalan.
Oso ona Artikulu hau oso kalitate onekotzat balioztatu da wikiproiektuaren kalitate eskalan.

Iraungikortasuneko txantiloiak direla eta[aldatu iturburu kodea]

Azaldu dira hiru ohar http://eu.wikipedia.org/wiki/Donostiako_Informatika_Fakultatea artikuluan esaten duena jarritako informazioa oso unekoa dela eta ez dela entziklopedikoa.

Horren aurrean eskatzen dut gehitutako edukiak mantentzeko. Hauek dira nire arrazoiak:

1) Kendu ditut irakasle kopuru zehatza. "97" jarri ordez "ia 100 inguru" jarri dut. Horrela jarrita iraupen luzeagoa izango du esaldiak, horretan ados.

2) Titulazioen arloan azaltzen diren tituluak ez dira gaur-bihar sortu eta desagertu direnak. horrelakoak direnak ez ditut aipatu. bi urtez eman direnak dira hor aipatutakoak eta gehienak 4-5 urtekoak dira.

3) Titulazioak, masterrak, doktorego programak eta ikerketa taldeak aurkezteko eredua beste wikipedietatik hartu ditut. Ikusi honako hauek, mesedez:

Wikipediako artikulu horietan erabiltzen dira nik erabilitako ereduak... eta gutxienez 2 urtez izan dira publiko nik jasan dudan ohar hori jasan gabe. Informazio hori orain dela bi urte dago, ikus hemen, adiboidez:

  • (act · ant) 09:03 24 oct 2011‎ 87.222.208.169 (discusión)‎ . . (11 252 bytes) (+42)‎ . . (→‎Titulaciones) (deshacer)
  • (act · ant) 22:20 12 abr 2011‎ 92.56.37.127 (discusión)‎ . . (11 022 bytes) (+58)‎ . . (→‎Titulaciones) (deshacer)
  • (act · ant) 09:55 30 jun 2010‎ 138.100.11.210 (discusión)‎ . . (10 964 bytes) (-1)‎ . . (→‎Grupos de Investigación) (deshacer)
  • (act · ant) 09:51 30 jun 2010‎ 138.100.11.210 (discusión)‎ . . (10 965 bytes) (+141)‎ . . (→‎Grupos de Investigación) (deshacer)

4) Euskarazko Wikipediatan beste unibertsitateetako informatika fakultateetarako artikuluak ere sortu ditut titulazioen eredu bera erabilita. Erdarazko wikipedian dagoen egokitu dut horretarako.

5) Azken egunetan egin dudan lanketa ikuspegi historikoa ere dezente landu dut. atal oso bat dago hori lantzeko:

Eduki horiek ezabatuko ez duzuelakoan,

  kepa sarasola

—Aurreko iruzkin sinatugabea Ksarasola (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-05-12, 16:22).


Nik jarri nituen iraungikortasun txantiloiak, besterik gabe informazio hori iraunkorra ez delako eta denboran zehar aldaketak izan ditzakeelako. Izan ere, ikasle potentzial batek halako masterra ikus dezake hemen eta gero errealitatean ematen ez dela konturatu. Horregatik bakarrik jarri dut. Nire aldetik behintzat ez dut asmorik atal horiek ezabatzeko, irakurleari ohartaraztea baizik. Dena den, artikuluan nik enuke informazio hain zehatza jarriko eta aparteko zerrenda batean jarriko nituzke master eta titulazio horiek. Txantiloiak aldatu eta ezabatua izateko aukera ezabatuko dut. Beste alde batetik, beste wikipedietan horrelako informazio azaltzeak ez du esan nahi zuzena denik: eredutzat fakultate bati buruzko artikulu nabarmena hartu beharko litzateke. Zuk zuek aipatzen duzun ingelesezko MIT artikuluan (artikulu ona dena) ez da horrelako zerrenda azaltzen, bere kasuan gainera amaigabea bailitzateke, han titulazioak aipatzen dira baina modu trinkoan. Bartzelonako Informatika Fakultatearen artikuluan adibidez, ikus dezakezu MIA masterra ia ez dela ematen, zerorrek jarri duzun lotutari jarraituz. - --Joxemai; (erantzunak) 06:26, 13 maiatza 2013 (UTC)
Ados nago esaten duzunarekin: "eredutzat fakultate bati buruzko artikulu nabarmena hartu beharko litzateke". Ezagutzen duzu horrelakorik euskarazkoan?. Bestalde, espainieraz Ficha de facultad txantiloia existitzen da, eta euskaraz ez dut horrelakorik ikusi. Ez dakit nola sortzen diren horrelakorik. Zuk badakizu, mesedez? Eskerrik asko laguntzarengatik.Ksarasola (eztabaida) 08:50, 13 maiatza 2013 (UTC)