Eztabaida:Eduardo Txillida
Eduardo Txillida jarri behar zaio izenburua
[aldatu iturburu kodea]Mesedez, dezakeenak jar diezaiola Eduardo Txillida izenburua artikulu honi (nik ezin dut, administratzaileren batek ezabatu beharko du artikulu honetara birzuzendua dagoen Eduardo Txillida orria). Euskal Wikipedian antroponimiari buruz ditugun irizpide nagusiei jarraituz, Txillida da euskal herritar horren abizenaren idazkera. Horrela ageri da, orobat, EIMAren izen zerrendetan eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, besteak beste. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:34, 19 Azaroa 2010 (UTC)
Mesedez, gizon honen izena "Chillida" da. Izenak ez dira itzultzen! Bere izena "Pepito Grillo" bada, nork ematen dizue eskubidea beste ortografia batekin idazteko? Chillidak bere lana guztiak grafia horrekin (CH) sinatu du. Begitu Googlen zenbat emaitza aurkitzen diren "Eduardo Txillida"-rako (7.000) eta "Eduardo Chillida"-rako (415.000). Bestalde, beste wikipedia GUZTIEK Chillida erabiltzen dute.
Mesedez ez jarraitu beste wikipedia batzuetako dogmatismoa... --Basque CH 13:59, 24 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nik dakidala, Eduardo inoiz ez zen kontra agertu, bera bizi zela abizena euskaraz Txillida idazten ziotenean. Euskarazko testuetan horrela idatzi izan diote abizena, bere adostasunarekin, nik dakidala. Ez gaitezen dogmatikoak izan: gaztelaniaz haren abizena Chillida baldin bada (eta halaxe dela dirudi), izan bedi Chillida; baina euskaraz Txillida da, nik dakidala. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:10, 24 Urtarrila 2011 (UTC)
- Gizon honek pasaporte bat zeukan eta, nik dakidala, Chillida jartzen zuen. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan abizenak aldadu nahi badira errazki egin daiteke. Chillidak egun zuen? Oraindik ez dut inolako informazio-iturririk hori baiezteko arkitu .
- Agian hark berak grafia hori erabili zuen izena ofizialki aldatu ez arren (lanak idazteko adibidez)? Kasu horretan ere informazio-iturriak ikusi nahi nituzke.
- Website batean grafia bat ikusteak ez du Chillidaren adostasunarekin zeukala gura esan.
- GUTXIENEZ ohiko izena parentesi artean jarri beharko litzateke... Entziklopedia baten helburua artikuluari buruz informatzea da eta ez izen-deiturak euskaraz zelan idazten diren irakastea.
- Berriro, dogmatismo gutxiago mesedez.--Basque CH 13:32, 25 Urtarrila 2011 (UTC)
Unai eta Xabierrekin ados. Basque, beste Wikipedia "guztiek" esaldia, ia wikipedia guztiek esaldiarengatik ordezka dezakezu. Ingelerazko Wikipedia: Eduardo Chillida Juantegui, or Eduardo Txillida Juantegi... dogmatismoak ez baldin bazaizkik gustatzen, adibidez, joan hadi gaztelaniazko Wikipediara Nicolás Maquiavelo, Tomas Moro eta Martín Lutero jaunak, Niccolò Machiavelli, Thomas More eta Marthin Luther zirela esatera, edota Londres eta Edimburgo, London eta Edinburgh direla aipatzera. Nire iritziz, argi dago hizkuntza bakoitzean pertsona eta leku izenak maiz itzultzen direla, batzutan usadiozko erabilerarengatik, bestetan gramatikarengatik. Eduardo Txillida Juantegi artikuluaren izenari, gaztelaniazko Eduardo Chillida Juantegui birzuzenketa egiteko ere aukera baduzu.
--Euskalduna 17:38, 2011ko urtarrilaren 25a (UTC)
- Ez, ez dut aldebakarreko erabakirik hartuko eta horrexegatik ez dut nik neuk aldaketa egingo. Baina ez dut uste "Eduardo Chillida" espaineraz denik eta Txillida euskaraz. Chillida zen bere izena hizkuntz guztietan. Pertsonai historikoen izenak itzuli (edo aldakotu) ohi dira, bai, baina Chillida pertsonai historikoa al da dagoeneko?
- Ez erabili beste wikipedietan egiten dutena zeozer justifikatzeko (askoren mina, tontoen atsegina)... Gainera, guk ere munduko hirietako izen euskaldun dugu: Mexiko Hiria, Bartzelona, etc. Betidanik izen eta grafia horiek erabili egin dira, Euskaltzaindiak arautuak, eta ondo dago horrela!
- Eduardo Chillida artikulua ingelesez adibide ona da: gutxienez bata zein bestea jartzen dute, baina artikulu nagusia Chillida da . Hemen, euskal wikipedian, gutxienez "ohiko" izena parentesi artean jarriko nuke...
- Amaitzeko, koherentzia betetzeko, gutxienez artikulu osoan grafia bera jarri berharko litzateke eta erlazionatuta dagozen artikuluetan ("Chillida leku" esate baterako) ere bai... --Basque CH 20:26, 25 Urtarrila 2011 (UTC)
Hasierako inposaketa kutsu dogmatikoarekin ez nentorren bat («Mesedez, gizon honen izena "Chillida" da»); baina bat nator, ordea, azken ekarpen honetako proposamen zentzuzko horrekin («"ohiko" izena parentesi artean jarriko nuke»). Horretan bat zatoz, gainera, euskal hiztegigile hoberenetako batzuek argitaratu zuten eta euskal Wikipedian irizpide nagusitzat darabilgun Onomastika lan mamitsuarekin (onomastikari dagokionez, guk hemen ez dugu dogmarik; bai, ordea, adituek euskaraz prestatu duten lanik osoenaren eta zehatzenaren oinarria):
«Zenbaitetan, euskal deitura duten pertsona batzuek ospea eta fama Euskal Herritik kanpo lortu dute, eta pertsona horien grafiarik ezagunena ez da euskarazkoa. Horrelakoetan ere euskal grafiari eustea da irizpidea. Dena den, pragmatismoz, eskola-liburuetan aipatzen direnean, onartzekoa da aldamenean eta parentesi artean nazioartean ezaguna den grafia ere adieraztea, ikasleek jakin dezaten pertsona horri buruzko erreferentziak edo informazioa bilatzeko orduan beste grafia hori ere kontuan hartu behar dela. Adibidez, Txillida eskultorea, Mitxelena hizkuntzalaria edo Cristobal Balentziaga jostuna Chillida, Michelena edo Balenciaga grafiaz, hurrenez hurren, dira ezagunak nazioartean).»
(Ikasmaterialen Aholku Batzordea: Onomastika)
Ongi etorri euskal Wikipediara, dogma ez baizik eta jakintza ekartzeko asmoz bazabiltza. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:37, 25 Urtarrila 2011 (UTC)