Eztabaida:Ekain Gerra

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dut uste alderdi poilitiko baten zerrendan 2. joateagatik errelebantziazko pertsonaia denik entziklopedia batentzako. Are gutxiago ETAko kide izatea leporatu badiote eta gutxira absolbitu. Zer deritzozue? Kabri, (erantzunak hemen) 18:05, 11 Ekaina 2007 (UTC)

Egia da, ez dauka errelebantziarik, hala ere beste wikipedia askotan honelako orrialdeak ikusi dut. Arauen kontra iruditzen bazaizu ezabatu. Nh3, Eztabaida
Uste dut irizpide horrekin ez dela batere zorrotza entziklopedia honetan. Errelebantziazkoak dira, adibidez, BErBa, futbol jokalari ezezagunen izenak, entziklopedia honetan "idazle" gisa sailkatuta dauden eta liburu bakarra idatzi duten hainbat pertsona, etab.? Esan nahi dut errelebantziaren irizpidea subjektiboa dela oso. Nik ez nuke ezabatuko, beraz. --Orereta (erantzunak) 21:12, 11 Ekaina 2007 (UTC)
Gaizki iruditzen zait eztabaida irekitzea (ea Ekain Gerra artikulua ezabatu behar zen edo ez) eta bi iritziren ondoren (bat -nirea- borratzearen kontrakoa; eta bestea zalantzak azalduz) artikulua borratzea. Zertarako galdetu da ba? --Orereta (erantzunak) 14:34, 12 Ekaina 2007 (UTC)


Ekain Gerrari buruzko artikulua[aldatu iturburu kodea] Arratsaldeon, Ekaini buruz artikulu bat egin nahi nuke baina badirudi aurreko batean bat egon zela eta ezabatua izan zela bere balio ez entziklopedioagatik. Nire kasuan, euskal gatazkari buruzko adibide on bat delako egin nahi nuke.

Bi urte gartzelan ETAkidea zelakoan eta gero ez zen epaitua izan (hainbeste jende bezela) Bere ama bera bisitatzera joan eta auto istripuan hil zen (hainbeste jende bezela) Dispertsioa jasan eta inpunitate osoz egin zuten bere aurka (hainbeste jende bezela) EAEko hauteskundeetako listetan egon zen (hainbeste jende bezela) Auto istripuz hil zen (hainbeste jende bezela) Iñigo Cabacasen kasuan bezela, inpunitatea egon zen eta adibide on eta esanguratsu bat iruditzen zait. Nahiz eta Ekain izatez, ez izan aparteko inor. Ados zaudete Ekain Gerraren artikulua egitearekin? Ez baduzue erantzuten, hurrengo egunetan egingo dut.

-Oraina (eztabaida) 15:18, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Artikuluak ezabatua izan baino lehen zer testu zuen ikusita, ez zen egokia, ez. Gehiago jantzi beharko litzateke, gizartean oihartzuna izan duela edota zuk aipatutako adibide izaera hori baduela erakusteko. Entziklopediako artikulua merezi izateko adinako garrantzia baduela frogatzen baduzu (adibidez, liburuetako aipamenak jarriz), ez da arazorik izango. Beraz, zer-nolako artikulua egin nahi duzun ikusi gabe, ni behintzat ez nago aurka. Lagungarri baldin bazaizu, zure eztabaida orrian jarriko dizut artikuluak ezabatua izan aurretik zeukan edukia. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-01-27, 15:43 (UTC) «Ekain Gerra» artikulua[aldatu iturburu kodea] Hemen behean jartzen dizut artikulu horrek ezabatua izan aurretik zeukan edukia. Ikusiko duzunez, biografia soiltzat zegoen jarrita; horregatik ezabatu zuten. Txokoan aipatutako ikuspegia ematen badiozu (Euskal Herriko gatazkaren adibidetzat duen balioa eta kasu horrek gizartean izan duen oihartzuna aipatuta, alegia), artikulua ezabatzeko arrazoirik ez da izango. Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-01-29, 13:32 (UTC)

Artikulu ezabatuaren edukia (kodea)[aldatu iturburu kodea] Ekain Gerra Solaguren (???? - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2007ko ekainaren 9a) Barañaingo Eusko Abertzale Ekintzako bigarren hautagaia izan zen.

2003an preso sartu zuten, ETAren azpiegiturarekin zerikusia zuelakoan. Baina epaiketa egin eta gero, absolbitu egin zuten. Dena den, Madrilgo Alcalako espetxean preso egon behar izan zuen epaiketa egin arte, eta bitartean, 2004ko abenduan, Soria aldean, ama hil zitzaion auto istripu batean, kartzelara bisita egitera zihoanean.

2007ko ekainaren 9an, Iruñean, lagunekin bizikletaz zebilela, bizikletaren kontrola galdu eta jauzi egin zen, eta auto batek harrapatu zuen. Zaurien ondorioz, ospitalean zendu zen.

Kanpo loturak[aldatu iturburu kodea]