Ekain Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekain Gerra
Bizitza
Jaiotza1980
Heriotza2007ko ekainaren 9a (26/27 urte)
Jarduerak

Ekain Gerra Solaguren (1980, Iruñea, Nafarroa Garaia, 2007ko ekainaren 9a) Barañaingo herritarra izan zen. ETAren azpiegiturarekin zerikusia zuelakoan bi urte preso egon zen kartzela prebentiboan eta gero askatu zuten.

Dena da ETAren arloan adibide esanguratsu bat da, epaitu gabe zegoenean, eta gehienetan urte horietan gertatzen zen (eta gaur egun gertatzen den) bezala, Espainiako komunikabide gehienentzat ETAkidea zelako.[1][2] Espainiako gobernuaren eta Espainiako komunikabideen arteko harreman zuzen, lagunkoi eta eztabaidaezina agerian geratzen da.

Ekain hil eta gero ere, Espainiako komunikabide askok oraindik ETAkide bat hil zela baieztatu zuten[3] [4], gaur egun gertatzen den bezala.

2003an preso sartu zuten, ETAren azpiegiturarekin zerikusia zuelakoan. Baina epaiketa egin eta gero, absolbitu egin zuten. Dena den, Madrilgo Alcalako espetxean preso egon behar izan zuen epaiketa egin arte, eta bitartean, 2004ko abenduan, Soria aldean, ama - Karmele Solaguren- hil zitzaion auto istripu batean, kartzelara bisita egitera zihoanean.[5] Dena da ETAren preso guztiei aplikatzen zaien dispertsio politikaren ondorioz, Ekain Madrileko Alcala de Henaresko gartzelan zegoen urte horretan.[6]

2007ko udal hauteskundeetarako, Barañainen Eusko Abertzale Ekintzako bigarren hautagaia izan zen. Nahiz eta aske egon eta akusaziopean ez egon, besteak beste, Ekain ETAkide moduan atxilotuta egon zelako arrazoia erabili zuen Auzitegi Gorenak Barañaingo Eusko Abertzale Ekintza-ANVko hautagaitza, eta EAE bera ilegalizatzeko.[7]

Ekain seme bakarra zen, 2007ko ekainaren 9an, Iruñean, goizeko 5:30ak inguru jai batzuetatik bueltan hiru lagunekin bizikletaz etxerako bueltan istripu bat izan zuen. Laguna bizikleta gidatzen zihoan bitartean, bera manillarrean eserita zihoan. Bizikletaren kontrola galdu, bertatik jausi eta kontrako norabidean zetorren kotxe baten aurka jo zuen. Zaurien ondorioz, ospitalean zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]