Eztabaida:Estrategia Bulegoa (Donostia)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezabatzeko proposatua[aldatu iturburu kodea]

Entziklopedian irrelebantea. Horren gainean dagoen erakundeak ere ez du artikulurik. Egileak gatazka interesa du artikuluarekiko. Ikusi: Gatazka interesa wikipedian eta Idoia Elso. - --Joxemai; (erantzunak) 12:39, 5 abuztua 2016 (UTC)

Interes gatazka nabarmena. Artikulua mantentzeari buruz, gaiaren inguruko bilaketak egin dut egunkarietan, eta agerpenak oso eskasak dira, zeharka eta normalean beste gai bati lotutakoak (2016ko hiriburutzaren sorrera), beraz, entziklopediarako ez da errelebantea.-Xabier Cañas (eztabaida) 08:28, 8 abuztua 2016 (UTC)
Batu daiteke udalaren artikulura, agian. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:51, 8 abuztua 2016 (UTC)
Ideia ona iruditzen zait hori! Sailak eta erakunde autonomoak azpiatal baten barruan adibidez, testua muinean utzita. Batzuk aldakorrak dira gobernuaren osaketaren arabera, eta aipamena baino ez dute merezi, baina Donostia Kirola, Donostia Kultura, Sustapen elkartea (film commission...), Euskara zerbitzua, Donostia Turismoa (lehengo CAT)... urteak daramate eta badute nahiko pisua eta izaera. -Xabier Cañas (eztabaida) 09:01, 8 abuztua 2016 (UTC)

Donostiako Udala artikuluan aipamena egiten dut beraz, beste sail batzuekin batera. Testuaren garbiketa egiten dut, beste nonbait sartuta ere jarraitzen duelako publirreportaia gisako edukia izaten. - --Joxemai; (erantzunak) 16:00, 13 abuztua 2016 (UTC)