Eztabaida:Gaita (xirolarrua)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikidatari begiratuta, Iberiar penintsulako era honetako instrumentuei dagokien izen edo azpi-taldea da artikulu honek ordezkatzen duena... Artikulu nagusia, hain zuzen, euskaraz falta zaizkigun artikulu beharrezko/ohikoenen zerrendan dago, Bagpipes wikidata elementuari dagokiona da. Hemengo testu gehiena oraindik ez dagoen artikulu horretara mugitzeko modukoa dirudi, baina zer egin izendapenekin? Txikipedian, eta bilaketetan aurki daitezkeen erreferentzietan, eta OEHn (baina ez Euskaltzaindiaren hiztegian), Xirolarru termino euskalduna agertzen da, eta hori izan daiteke akaso Bagpipe-orokorra artikulurako erabil dezakeguna, Gaita utziz iberiar azpimultzorako... Aparte Gaita/Dultzaina adierak ere beharko lukeela argipen bat edo beste. Bueno, hemen uzten dut iruzkina, ea erreakziorik den; bestela ekingo diot Xirolarru sorkuntzari. --Luistxo (eztabaida) 19:15, 17 azaroa 2021 (CET)[Erantzun]