Eztabaida:Galzoriko espezie

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

galzoriko espezie / galzorian den espezie[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hori osatzen hasi behar dudala eta, begietan dardara eragin didan lehengo gauza artikuluaren izena izan da. Nire ustez, "Galzorian dagoen espezie" beharko luke; beraz, inork kontrakorik esaten ez badu, aldatu egingo dut.

Kaixo, Joxan. Berez, galzoriko ondo sortua da (NON kasuan den adizlaguna + -ko). Eta, akats nabarmen-nabarmenik tartean ez dagoelarik (hala nola ortografia akatsen bat), ez dagokigu guri termino horren egokitasunaz eztabaidatzea, kontuan hartzen badugu galzoriko espezie dela Euskaltermen jasota dagoen aukera bakarra: 4 ponderazio markarekin jasota, gainera (ponderazio gorena). Beraz, Euskaltermeko lantaldeak, euskal terminologian dugun lantalde nagusietako batek, ponderazio horrekin eman badu, eta terminologiaren arloan ditugun gainerako lantaldeek (Euskaltzaindia, Elhuyar...) kontzeptu horretarako beste terminorik eman ez badigute, galzoriko espezie bere horretan jaso besterik ez dezakegu egin.
Zerbait argitaratzen badu terminologiako beste adituren batek termino horren aurka eta ordezko aukeraren bat emanez, orduan bai, jar dezakegu zalantzan termino hori. --- Xabier Armendaritz 2024-03-13, 09:15 (UTC)