Eztabaida:Gipuzkoa
GI kodea? Agian SS izango da baina GI ez dut uste ofiziala denikan inon; bai Gironan. Kabri, (erantzunak hemen) 15:40, 5 Ekaina 2006 (UTC)
- Lehenik: kodea Euskal Herriko zazpi lurraldeak desberditzeko besterik ez da. Horrela, herria ipintzeko orduan Arrasate (GI) ipintzeko aukera izango dugu ( edo Arrasate, GI). Horregatik ipini ditut kodeak.
- Bigarrenik: gainera, gipuzkoako kodea GI da, bost axola matrikuletan-edo zer jartzen zen (SS=San Sebastian, ez Gipuzkoa). Adibidez, Gipuzkoako Aldundiaren errepideak, GI dira, adibidez GI-2632. --josugoni (hemen idatzi) 15:56, 5 Ekaina 2006 (UTC)
Estilo bera
[aldatu iturburu kodea]Uste dut, Euskal Herriko lurraldeak definitzean, denek, estilo bera izan behar dutela. Ez dakit zehazki zein izan daitekeen hoberena. Suposatzen dut, hoberena lurraldea Euskal Herriaren barnean kokatzea litzatekela; ondoren bere egoera administratiboa etab. Ez dakit beraz, dagokion esatea, Gipuzkoa "Espainiako probintzia txikiena" dela. Ez dut uste "Espainia" erreferentea izan behar duenik eta. Izan ere, kasu horretan, esan baikenezake, Bizkaia dela espainiar probintzietatik bigarren txikiena... eta Araba hirugarrena...
Bestetik, interesgarri jotzen dut, Espainia izena ordezkatzea, Espainiar Estatuaz edo ofizialki duen izenaz, Espainiar Erresumaz.
Beraz proposatzen dudana da, Gipuzkoa Espainiako probintzia txikiena dela dioen aipamena ezabatzea, baldin eta beste lurraldeei dagozkien artikuluetan ez bada Espainia (hegoaldean bederen) erreferentziatzat hartzen. Eta onartuko balitz "Espainia" euskal lurraldeak definitzerako garaian baleko erreferentziatzat erabiltzea, "Espainiar Estatua" edo "Espainiar Erresuma" erabiltzea "Espainia" izenaren ordez
Hau da nire jarrera zehaztasuna eta zorroztasuna lehenestearren. Ez dakit zer iruditzen. Zazpi
- Ba, nire ustez, Euskal Herriko zazpi lurraldeek gutxi gorabehera estilo bera dute. Hala ere, agian apur bat gehiago antolatu beharko genituzke, Gipuzkoak duenaren arabera (onena iruditzen baitzait). Hau da:
- xxx Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da.
- Administratiboki xxx (hitz luze hau egokiena bada...)
- Hiriburua xxx da.
- Edo horrelako zerbait... Portzierto, "administratiboki" atalean Gipuzkoa Espainiako probintzia txikiena dela esatea, guztiz egokia dela uste dut, benetako eta oraingo datua baita (espainiartasuna gorabehera) eta leku aproposa hori esteko. --josugoni (erantzun hemen) 10:59, 9 Uztaila 2007 (UTC)
- bale. Zazpi 11:18, 9 Uztaila 2007 (UTC)
Nork jarri du...
[aldatu iturburu kodea]"Gipuzkoa Euskal Herriko BOST lurraldeetako bat da"???
Tolosa hiriburu
[aldatu iturburu kodea]Artikulu hau irakurtzen datu oker batzuk ikusi ditut eta tolosako artikuluan ere berdin dago. Tolosa 1844-1854 urteen artean izan zen hiriburu, hori da 10 urte, datu hau aldatu nahiko nuke baina erreferentzia bila nabil seguru egiaztatzeko norbaite ni baino azkarrago bilatzen badu kasu egin dezala mesedez.--Xxagu 21:42, 26 Abuztua 2009 (UTC)
Gipuzkoako Historia
[aldatu iturburu kodea]Zenbait asteetan gipuzkoako historia artikulua burutzeko asmoa daukat eta lehenik gipuzkoako artikuluan laburpen txiki bat idatziko dut. Abisuan diodan bezela atala eraikitzen ari naiz beraz ez zaitezte harritu hanka sartzeren bat irakurtzen baduzue. --Eren 21:53, 21 Abuztua 2010 (UTC)