Eztabaida:Go!azen 2.0

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Informazio guztia Go!azen artikuluan dago bateratuta. --Telebista (eztabaida) 13:55, 12 azaroa 2017 (UTC)

Go!azen 2.0
Deskribapena
Atalak12
Produkzioa
Iraupena60 min. gutxi gorabehera
Katea ETB1

Go!azen 2.0 ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Go!azen 1.0 filmaren arrakastaren ondoren, ETBk telesail hau atera zuen 2009ko urriaren 9an. Lehen atalak 51.000 ikusle lortu zuen (%7,3ko kuota). Kapitulu hauetan, pelikulan azaltzen ziren pertsonai berek hartu zuten parte.

Filmearen amaierako funtzioak izan zuen arrakasta eta gero, Gorkaren aitak Basakabi institutu musikal bihurtzea proposatzen du. Zuzendariak ez du oso ondo ulertzen proiektua, baina eskaintza onartzen du, lor dezakeen dirua baitauka buruan. Baina beldur da aldaketak ez ote dion betiko diru-iturria itxiko. Ikastetxeko arau berrietara ohitu arteko sufrimenduen eta gertaeren kontakizuna da telesailaren ardatz komikoetako bat.

Izen bereko filmaren espiritu berari eusten dio, eta hango istoriaren segida da. Ikasleek beste uda bat pasatuko dute Basakabiko udalekuan, eta telesailak haien maitasun istorioak, haserreak eta adiskidetzeak kontatuko ditu, kantak eta dantzak tartekatuz. Filmeko udatik urtebetera hasten da telesaila. Tarte horretan, pertsonaiak dezente aldatu dira.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu iturburu kodea]

Ikasleak[aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Azpitarte: Beñat.
  • Barbara Rivas: Irati.
  • Yeray Vázquez: Gorka.
  • Yago Mateo: Landa.
  • Inma Fernandez: Desiree.
  • Zulai Plazaola: Leire.
  • Aitor Saumell: Asier.
  • Jon Urbieta: Baldar.
  • Itxaso Paia: Gotzone.
  • Jokin Ayerregaray: Aitor.

Irakasleak[aldatu iturburu kodea]

Znb.
Atalaren izenburua Emisio data
1 Basakabi 2009ko urriaren 9a
2 Bide galduak 2009ko urriaren 16a
3 Debekuarekin dantza 2009ko urriaren 23a
4 Paris & Donostia 2009ko urriaren 30a
5 Bat bitan 2009ko azaroaren 6a
6 Ahari talka 2009ko azaroaren 13a
7 Nolitzemar-en bisita 2009ko azaroaren 20a
8 Ikusi arte! 2009ko azaroaren 27a
9 Maitasun jolasak 2009ko abenduaren 4a
10 Gezurra ari du 2009ko abenduaren 11a
11 Itoginak bihotzean 2009ko abenduaren 18a
12 Basakabiko neskatxa maite 2009ko abenduaren 25a

Audientziak[aldatu iturburu kodea]

Lehen atala arrakasta handiz estreinatu zen telebistan, 51.000 ikusle eta %7,3ko kuotarekin. Bigarren atalak, berriz, 47.000 ikusle eta %5,2ko kuota bildu zituen. Ondorengo ataletan ere Go!azen 2.0 saioak oso emaitza onak izan zituen: hirugarren kapituluan %6,5eko kuota lortu zuen, eta 51.000 pertsonak ikusi zuten atala. Laugarren atalak %6ko kuota eta 46.000 ikusle eskuratu zituen. Hurrengo ataletan antzeko ikus-entzuleri kopurua mantendu zen.

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu iturburu kodea]

  1. «Go!azen - Pausoka Entertainment S.L.» Pausoka Entertainment S.L. (Noiz kontsultatua: 2016-12-08).