Euskal Irrati Telebista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Script error: No such module "Infobox".

EiTBren antzinako EITB Iurretako egoitza

Euskal Irrati Telebista (EiTB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua. Eusko Legebiltzarraren agindupean dago.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB Sat eta EiTB Irratia kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

  • Radio Euskadi: Bilbotik eta gaztelaniaz emititzen duen irrati orotarikoa da.
  • Euskadi Irratia: Donostiatik eta euskaraz emititzen duen irrati orotarikoa da.
  • Euskadi Gaztea (Gaztea): Donostiatik euskaraz emititzen duen gazteentzako irrati-formula musikala.
  • EiTB Musika: Musika, kultura eta ekitaldi bereziak ardatz dituen irratia, modu digitalean emititzen duen lehenengoa EiTBn. Euskaraz ematen ditu saioak.
  • Radio Vitoria: Gasteizen kokaturikoa, Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen EiTB Taldea sortzeko. Arabako lurralde osorako emititzen du gaztelaniaz.
  • eitb.net: Interneteko edukiak zabaltzeko eta webguneak sortzeko eta mantentzeko esleituta dago. 2004. urtean sortu zen. Haren egoitza Zamudioko (Bizkaia) Teknologi Parkean dago. Elkarte honen barruan dago:
    • eitb.eus, EiTBren ataria da Interneten. Gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak dauzka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Irrati Telebista, Televisión Españolaren atzetik, estatuko telebista katerik zaharrena da; frankismoaren garaian euskarak jasan zuen atzerakadaren erruz, gure hizkuntza ahul zegoen. Hala, demokrazia iristean eta Eusko Alderdi Jeltzalea legeztatzean, euskara indartu eta normalizatzeko plana prestatu zuen. Bertan, berebiziko garrantzia zuten komunikabideek, bereziki, irrati eta telebistak. Ondorioz, 1977ko hauteskunde orokorretarako programan, EAJtak euskal irrati-telebista publikoaren sorrera zeraman programan, eta bi urteren buruan, jeltzaleen eskakizuna jaso egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan. 1980. urtean EAJk hauteskunde autonomikoak irabaztean, EITBren sorrera martxan jarri zen Ramon Labayen kultura kontseilariaren gidaritzapean.

Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak Iurretan utzitako lurzoru batzuetan instalazioak eraikitzen hasi ziren, garaiko teknologia puntakoenarekin: espainiar estatuan lehendabizikoz matrize kommutatzaileak erabili ziren edota Umatic magnetoskopioak. Bestetik, Labayenek berak Irrati-Telebista eskola sortu zuen Donostian kazetari eta aurkezleak prestatzeko, eta Jaurlaritzaren Gasteizko soto batean, telekomunikazio formakuntza eskaintzen zen gerora emititu ahal izateko.

Lehen emisioa 1982. urteko gabon zahar gauean izan zen, Garaikoetxea lehendakariaren mezua. Presaka hasi ziren emititzen, oraindik Iurretako egoitza guztiz amaitu gabe zegoen eta langile guztiek Jaurlaritzaren izenean egiten zuten lan EITB artean erregistratu gabe zegoelako. Izan ere, garai nahasiak ziren, trantsizioan erabat murgilduta, eta Jaurlaritzako kideak beldur ziren euskara normalizatzeko plana atzera botako zuten.

1982. urteko maiatzaren 20an sortu zen ofizialki Euskal Telebista, Euskal Jaurlaritzak, Autonomi Estatutuaren 19. artikuluak emandako eskumenen bidez, 5/1982 legea onartzean. Hala eta guztiz ere, hilabete batzuetara hasi ziren emisio erregularrak, zehazki, 1983ko otsailaren 16an. Esan gabe doa, ordura arteko emisio guztiak euskaraz zirela, nahiz eta eduki batzuk gaztelaniaz azpititulatuta zeuden; pausoz-pauso, EITB sendotzen zioan eta, bide batez, hazten: Donostian platoez ornitutako bigarren egoitza eraikitzen hasi ziren urte hartan bertan edota Galiziako, Kataluniako eta Andaluziako telebista autonomikoekin batera FORTA sortu zuten, telebista autonomikoen elkartea.

Hazkunde honek kate gehiago ekarri ditu berarekin: 1986. urtean ETB2 sortu zen, gaztelania hutsean, 2001ean ETBSAT eta Canal Vasco, diasporako euskal herritarrei zuzenduta, eta 2008an ETB3, haurrei zuzendutako euskara hutseko katea. Era berean, teknologia hobetuz eta modernizatuz joan da telebista publikoa, eta hala, Euskal Autonomi Erkidego guztian zehar banatutako sekzioak 32.000 m2 Bilboko egoitzan batu ziren 2007. urtean, edota LTD eta Bereizmen Handiko teknologietara moldatu da lan-taldea.

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, auzitegiaren behartuta, M4Fko 24 langile ohi kontratatu zituen EITBnetek[1].

EITBren egoitza nagusia den Bami eraikinerako sarrera Bilbon.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EiTBren zuzendariak 1982tik hauek izan dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Irrati Telebista

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]