Eztabaida:Gomasalto

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pasarte batzuetan kutsu pertsonal xamarra duela iruditzen zait. Gainera, Ertz enpresaren helbidea agertzekotan kanpo loturetan agertu beharko luke ezta? Eta halere propaganda litzateke. —Laida(Esaidank!!) 19:49, 13 Apirila 2008 (UTC) ________________________________________________________________________________________________________________

Enpresaren lotura era horretan jartzea bai, propaganda da, eta wikipedia ez da horretarako tresna. Kanpo loturetatik ere at egon beharko litzateke (Wikiko politikak alde batera lagata), bestela produktu bati buruzko artikuluan, produktu hori eskaintzen duten enpresa guztien zerrenda jarri beharko litzateke helbideekin, beraz ez. --Janfri; bai esan? 20:05, 13 Apirila 2008 (UTC)

________________________________________________________________________________________________________________

Bai, eta Euskal herrian gomasaltoa eskaintzen duten enpresa guztien zerrenda egina dago bertan, ERTZek besterik eskaintzen ez duelako. Kataluniara (zentzu zabalean erabilita) joan beharko genuke beste enpresaren bat topatzeko.

Ondo da, Laida, saiatuko naiz kutsu hori gutxitzen. Iradokizunak onartuak izango dira.

Bestetik, ohar bat jaso dut ohartaraziz www.ertz.net/gomasaltohistoria.htm-rekiko egile eskubideak urra ditzakeela. Ez da horrela, biak pertsona berberak idatziak baitira, neuk. ________________________________________________________________________________________________________________

Zer (testu) agertu beharko luke www.ertz.net-eko dagokion webgunean eskubide urraketarik ez egoteko? Edota zenbaiterainoko aldea behar luke egon bata eta bestearen artean horretarako? Bilagailu batek batean eta bestean esaldi berberak ez antzemateko modukoa?

Terminologia[aldatu iturburu kodea]

Gomasalto hitzak ez du hori esan nahi.

Gomasaltoa neskatilen jolas bat da.

Bilatu beste termino bat errazkerian erori gabe, mesedez. —Aurreko iruzkin sinatugabea 82.130.196.70 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-05-10).

Zuk esandako jolasari ez deritzo gomasalto, baizik eta sokasalto.
Gomasalto ondo sortua da, terminologiaren arloan diharduten bi profesional bikainek (Elhuyar hiztegigintza enpresakoa bata, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzukoa bestea) izen horren aldeko arrazoiak azaldu zituzten itzultzaileen ItzuL eztabaidagunean, eta errazkeriatik deus ez du. --Xabier Armendaritz 2013-05-10, 07:46 (UTC)