Eztabaida:Heriotza mugako esperientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulua nabarmentzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Cscr-featured.svg
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona: Artículo bueno.svg
  • Kalitatea: Artículo bueno.svg
  • Erreferentziak: Artículo bueno.svg
  • Wikituta: Artículo bueno.svg
  • Gramatika eta ortografia: Artículo bueno.svg

Azken erabakia: Artikulu hau bozketan sartu da. Hemen bozkatu dezakezu.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2011-12-22.


Zer dela-eta ez dago wikituta?[aldatu iturburu kodea]

Orereta lankidearen ustez, artikulu hau ez dago wikituta. Zer falta zaio? -Josu 21:23, 22 abendua 2011 (UTC)

Nire ustez wikituta dago. Bide batez, zergatik ez ipini Heriotz-mugako esperientzia edo antzeko zerbait? Ez dut uste izandako horrek zerbaitetarako balio dueniik, esamoldea luzatzeko ez bada behintzat... --josugoni (erantzun hemen) 21:40, 22 abendua 2011 (UTC)

Lehen ez zegoen wikituta, eta orain bai. Paragrafoen arteko espazioak, adibidez, konpondu ditu norbaitek. --Orereta (erantzunak) 22:12, 22 abendua 2011 (UTC)

Nire ustez, atal hauek ez daude wikituta oraindik:
  • 3 Heriotzaren bizipenak
  • 4 Esperientziaren ondorioak
  • 5 Azalpenak eta hipotesiak
    • 5.1 Hipotesi transzendentea
    • 5.2 Ikuspuntu eszeptikoa
Izenburuari dagokionez, Hiztegi Batuaren arabera «heriotz» izenak -a itsasia duenez, «Heriotza mugako esperientzia» litzateke Josugonik proposatutakoaren forma zuzena (edo berdin dio marratxoa jarrita ere, nahiago bada: «Heriotza-mugako esperientzia»).
Hasiera batean pentsatu dut hobe zela izenburua dagoen bezala uztea, baina egia da zenbait testuingurutan ez duela ondo funtzionatzen (adibidez: «Biztanleen % 44k ez du uste inoiz heriotzaren mugan izandako esperientziarik izango duenik»???). Beraz, Josugonik proposatutakoaren ildotik joko nuke. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-22, 23:15

Abenduaren 31an, hemengo iritziak aintzakotzat hartuz, artikuluaren izenburua aldatu egin dut, "Heriotza mugako esperientzia" jarriz. Wikituta geratu da. -Josu 14:36, 31 abendua 2011 (UTC)

Nabarmendutako artikuluen bozketan sartu dut, kalitate nahikoa eta zuzenduta dagoelakoan; batez ere, nabarmendutako artikulurik gabe geratzen ari garelako.--Assar; (erantzun hemen) 17:24, 6 otsaila 2012 (UTC)