Eztabaida:Hidrogeno lotura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

--Haritz Perez (eztabaida) 14:54, 14 abendua 2020 (CET)Horrialde honen izena gaizki dago, hidrogeno loturak dira hemen azaltzen direnak. Hidrogeno zubiak Boranoan gertatzen dira, B2H6 denean adibidez bi hidrogeno zubi daude. Boroak hiru elektroi ditu bere azken geruzan eta gas nobleen egitura izan dezan eta zortzikotearen legea betetzeko beste bost elektroi behar ditu inguruan baino hiru lotura kobalente baino ezin ditu egin, azken geruzan hiru elektroi dituelako. Hau konpontzeko B2H6 molekulan boro bakoitzak lotura kobalente normalak egiten ditu bi hidrogenorekin eta bi boro atomoen artean bi hidrogeno, zubi baten moduan jartzen dira, boro bakoitzarekin aldi berean lotura bat eginez. Hau gauza arraroa da eta ingelesez hidrogeno zubi deitzen da. Hidrogeno loturak bestalde (Hydrogen bond) hemen azaltzen direnak dira. Mesedez zuzendu horrialdearen izena HIDROGENO LOTURA bezala, akats hau oso hoikoa da Gaztelaniaz eta Euskeraz hitzegiten denean. Hidrogeno loturak eta hidrogeno zubiak ez dira gauza bera!!!!![Erantzun]

@Haritz Perez: Egina Eskerrik asko abisuagatik. Mugitu dut orria. Momentuz hidrogeno zubi orria hidrogeno lotura artikulura birzuzendua gelditu da. hidrogeno zubi esteka duten orriak begiratu eta dagokionetan esteka aldatu beharko litzake. Behin hau eginda, ondo legoke hidrogeno zubi orrian birzuzenketaren ordez artikulua egitea, eta artikulu bietan hidrogeno lotura-hidrogeno zubi desberdintasuna argitzea. Animatzen? -Lainobeltz (eztabaida) 12:39, 14 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
--Haritz Perez (eztabaida) 17:15, 14 abendua 2020 (CET)@Lainobeltz: Bai, ondo azaltzen saiatuko naiz. Gauza bat esan nahi dut eztabaidan argi gera dadin: Aurrerago aldaketak egiten dituenari gaztelaniako wikipedia erreferentzia bezala EZ hartzeko eskatu nahi diot, ingeleseko horrialdea askoz hobeto dago. Ingelesez ez dago arazorik, Hydrogen bond deitzen diote, erreferentzia bat behar duenak Ingeleseko Wikipediatik har dezala. Gaztelaniaz hitz egitean oso zabalduta dagoen akatsa da, "puente de hidrogeno" liburu batzuetan agertzen den arren IUPACek ez du ontzat hartzen. —Aurreko iruzkin sinatugabea Haritz Perez (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.[Erantzun]