Zerrenda eztabaida:Hiri kutsatuenak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Hiri kutsatuenak» orritik birbideratua)

Ez da kopia, kopia, ezta? Itzulpena da... Horrek baimena urratzen du ere?--Unai (esaidank) 16:59, 7 Apirila 2008 (UTC)

Uhmm, uste dut jatorrizko testuaren egileak bere lanaren deribatuak egiteko baimena ematen ez badu, ezin dela bere hartan erabili. Azpitituluen itzulpenekin gauza bera gertatzen dela uste dut, ezin da, esate baterako, Lost telesailaren azpitituluen euskarazko bertsiorik egin baimenik gabe. Jatorrizko testuaren moldaketa, hori bai, onargarria litzateke.--Assar; (erantzun hemen) 17:19, 7 Apirila 2008 (UTC)
www.plataformaurbana.cl guneko azpialdean ikusten den bezala, Creative Commons lizentziapean dago eta, hortaz, wikipedian erabilgarria egilea adierazten bada. --josugoni (erantzun hemen) 20:11, 8 Apirila 2008 (UTC)
CC-BY-NC da, ez da CC-BY-SA. Uste dut posta zerrendan eduki genuen eztabaida batean horrek ez zuela balio esan genuela.--Assar; (erantzun hemen) 20:15, 8 Apirila 2008 (UTC)

Informazio entziklopedikoa?[aldatu iturburu kodea]

Bestalde ez dut uste horrelako artikulurik egon behar duenik formatu horretan. Agian kutsaduraren inguruko artikuluan txertatu daiteke, edo bestela Hiri kutsatuenen zerrenda gisa izendatu. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     18:32, 7 Apirila 2008 (UTC)

Ados. Nik Airearen kutsadura artikuluan txertatuko nuke, Assarrek dioen moduan, zertxobait moldatuz.--Unai (esaidank) 07:24, 8 Apirila 2008 (UTC)