Zerrenda:Hiri kutsatuenak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Munduko ekonomien garapenarekin batera, teknologia berriek eta gainerako aurrerapenek gure bizitza kalitatea hobetzeaz gain, munduko hiri nagusietan agertarazi duten fenomenoan ere izan dute eragina, ingurumenaren kutsaduran alegia, bereziki airearena.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) buruturiko ikerketaren ondorioz, hau da munduko hiri kutsatuenen zerrenda[1]:

  • Mexiko Hiria munduko hirik kutsatuena da. Sulfuro dioxido, partikula eskegiak, karbono monoxido eta ozono troposferikoaren maila oso handiak ditu hiriko airean, berun eta nitrogeno oxidoko maila oso handiekin batera.
  • Beijing hiriak 2005. urtean hiri honek kutsaduraren baliorik gorenenak bereganatu zituen, neurketa hauetarako erabiltzen den eskalaren arabera. Fenomeno honek gehien bat hiri honek dituen auto kopuru ikaragarri eta bere periferian elkartzen diren industria kopuruan du bere jatorria. Neguan gainera, eraikinen berogailu sistemek eragindakoa ere eduki behar da kontutan, 13 miloi biztanle baititu.
  • Kairoko industriak eta automobilak dira Egiptoko hiriburuaren airearen kutsaduraren faktorerik nabarmenenak. Kutsadura mailak gobernuak une oro monitorizatzen dituen bitartean, mediatikoki ingurumenaren zainketa bultzatzen duten ekimenak proposatzen dira, eta gai honi buruzko kontzientzia hunditzearen aldeko zenbait aktibitate burutzen dira bertan.
  • Jakartak, Indonesiako hiriburuak, bertatik zirkulatzen duten autoen erreketa efizientzia latzaren ondorioz, kutsadura maila ikaragarriak ditu, hauen kopurua oso handia baita.
  • Los Angeles hiriko airearen kutsadura, aurreko laurak bezala, arazo larria izatera heldu da eta smog kimikoa bertako biztanleen eguneroko kontuan bihurtu da. Aipaturiko maila hauek handiegiak direnean, gobernuak inguruko industriei erregaiaren erretzeari etetea eta biztanleei garraioen erabilera mugatua burutzea eskatzen die.

Partikula esekien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko hiri kutsatuenak aireko partikula eskien arabera[2]:

Partikula
esekiak,
μg/m³ (2004)
Hiria
169 Kairo (Egipto)
150 Delhi (India)
128 Kalkuta (India)
125 Tianjin (Txina)
123 Chongqing (Txina)
109 Kanpur (India)
109 Lucknow (India)
104 Jakarta (Indonesia)
101 Shenyang (Txina)

Kiotoko protokoloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera honen aurrean, klima aldaketaren aurkako hitzarmenetan parte hartzen duten Nazio Batuen Erakundearen inguruko hainbat gobernuk, 1998. urtean Kiotoko protokoloa sinatu zuten. Akordio honen sinaduran soilik 55 herrialdek parte hartu zuten, guztien artean berotegi efektua eragiten zuten gasen isurien %55a osatzen zutelarik. Gaur egun ordea 129 herrialdek sinatu dute hitzarmena jada, isurien %61,6a betetzen dituztelarik guztien artean UNFCCC-aren barometroaren arabera.

Kiotoko hitzarmenaren helburua, berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa, 1990eko balioak oinarritzat harturik, 2008-2012 epealdirako %5,2an murriztea izango da. Alegia, hau da klima-aldaketa ri eta bere ondorioei aurre egiteko garatu den nazioarteko mekanismo bakarra. Hau burutzeko, bete beharreko legedi bat diseinatu da, herri industrializatuek berotegi efektua eragiten duten gizakiaren jardueran jatorria duten 6 gasen isurketa murriztu dezaten, hauek, karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4) eta oxido nitrosoa (N2O) direlarik, 3 gas industrial fluoratuez gain: hidrofluorokarbonoak (HFC), perfluorokarbonoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]