Eztabaida:Hondarribia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Tokiko izena[aldatu iturburu kodea]

Kixo zueri, Lehen lerroan idatzita dago Hondarribiari bertako hizkeran Honddarbi esaten zaiola. Hau ez da egia. Hondarribiari bertakook Hondarbi esan izan diogu beti (edo bertan esango genukeen moduan esanketu diogu), busti gabeko 'd'arekin. Honyarbi doinua, edo bustitako 'd' hori gazteleraz, modu 'jator' batean (baserritarrari kaxero deitzean bezala) hitz egiten zutenek erabiltzen zuten. Zehatzago esateko hondarbitarrei iseka egiteko Irundarrek erabiltzen zuten hasera batean eta gero gure herrira hurbildu diren 'castellanoparlante' guziek hartu dute beraientzat. Badira urte batzuk euskaraz hitz egiten duten askok ere erabiltzen dutela (haseran herritik kanpokoak eta orain jada baita bertakoek ere).

Hemen aski argi aditzen da bertakoek nola esaten zuten: [1]. —Aurreko iruzkin sinatugabea ‎85.86.124.90 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-09-14, 17:41).

Egina. Egiaztatu dut hala dela, eta zuzendu dut. Gainera, artikulu honek izenari buruzko atala baduenez, hara eraman dut datu hori, atal horri baitagokio, eta ez sarrerari. --Xabier Armendaritz 2015-09-14, 17:48 (UTC)