Eztabaida:Irakeko Kurdistan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irakeko Kurdistan / Hego Kurdistan[aldatu iturburu kodea]

Uste dut egokiagoa litzatekela Hego Kurdistanerako atal bat ezartzea eta beste bat Kurdistango eskualde autonomarako, ezbaitira gauza bera, bata autonomia bat da Hego kurdistan dena baino lurralde gutxiago hartzen dituena eta bestea Iraken menpeko Kurdistago zatia —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.218.212.29 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018-01-28, 14:50).

Kontuan izanda Irakeko Kurdistanek zenbateko eremua hartuko duen oraindik ondo-ondo finkatuta ez dagoela (ofizialki bereak dituen lurrez gain, askoz gehiago bereganatu ditu 2014ko Irakeko krisialdian), erdal wikipedia nagusietan artikulu bakarra dela (eta ez bi), eta «Hego Kurdistan» izeneko artikulua egingo bagenu bi artikulu labur-labur geratuko liratekeela, proposamenaren kontra nago.
Bi artikulu mardul aterako balira (infotaulako edukia zenbatu gabe, 15.000 bytetik gorakoa bakoitza, demagun), bakoitza dagokion edukiarekin (eta ez eduki berdintsua bietan errepikatuta), iritziz aldatuko nintzateke, hala ere. --Xabier Armendaritz 2018-01-28, 16:59 (UTC)