Eztabaida:Iruña-Veleia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Antoninok Beleia zioen[aldatu iturburu kodea]

Beleia izena, oker ez banago, Antoninoren ibilbideetatik hartua dago. Berak, Veleia ordez Beleia idatzi zuen. Hortaz, Iruña-Beleia idaztea proposatzen dut. Hemen ikus daitezke Antoninoren ibilbideak:

http://www.cervantesvirtual.com/servlet/SirveObras/hist/12593283118030414198624/p0000004.htm (Beleia 34. ibilbidean agertzen da)

Inork ez badu kontrakoa azaltzen egun batzuetan aldatu egingo dut. --Unai Fdz. de Betoño 16:44, 12 Urria 2007 (UTC)

Iruzurraren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Zer egingo dugu? Nola aldatu testuak? Pixka bat gehiago itxoindu dugu zer dioten ikusteko? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:55, 19 Azaroa 2008 (UTC)

Pixka bat, bai; behintzat txostena ikusi arte, ezta?. Bitartean, {{eguneratu}} txantiloia gehitu dut. Altamiran 23 urte itxaron zituzten... egiazkoak zirela esateko! :-) --Unai (esan) 17:24, 19 Azaroa 2008 (UTC)
Nik zuzenean dena kenduko nuke, eta iruzurrari buruzko ohartxo bat idatziko nuke.--Assar; (erantzun hemen) 18:54, 20 Azaroa 2008 (UTC)
Assarekin guztiz ados Zazpi 23:00, 3 Azaroa 2009 (UTC)

Aspaldi honetan lekukotasun eta txoste berriak agertu dira (Iglesias, Elexpuru eta bestelako txosten teknikoak) fatsutzea zalantzan jarriz eta, batez ere, Gorrotxategi eta Lakarraren arrazoibide eta metodoei erantzunez. Berauek isildu egin dira eta ez dute erantzun.... Garbi dagoena zera da: ez dela frogatu benetakoak direla ezta faltsuak ere, hortaz, uste dut artikulu hau eraldatu egin behar dela eta gauzak dauden moduan kontatu. Ez da hori entziklopedia aske baten eginbeharra ala?--Oskarbilbao 19:10, 8 Azaroa 2009 (UTC)

- Iruzurra agerikoa da euskararekin lotutako aurkikuntzei buruz behintzat. Onartu ezinezkoa da artikulu hau mantentzea. Azkenaldian gertatzen denaren egi itxura duen gauza bakarretarikoa aztarnategian makina bidez egiten ari diren neurrigabeko lurren mugimendua da. Azkenik, orri ofizial bezala agertzen den hori aurreko lan taldearena da. A. Uriarte

- Artikulu hau horrela uztea (egiazkotasunaren aldeko informazio gehiena egon gabe: epaitegiak datazioak onartu izana, 19 txosten/irizpiden/proposamen daudela horren alde, azkena Txillardegirena, 2.000 sinadura jaso izan, SOS plataforma) eta ezin aldatzea negargarria da. Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

Orri hau zentsuratuta dagoela dirudi. Zergatik ezin da eguneratu??[aldatu iturburu kodea]

Iruña-Veleiari buruzko orrialde hau 2009an izoztuta dagoela dirudi. 8 urte hauetan gauza gehiegi gertatu dira eta gehienak ez dira agertzen:

  • Grafitoen alde egin diren 25 txosten, horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratuta
  • Grafitoen alde idatzi diren 3 liburuak: Elexpuru, Parisko Unibertsitate batek argitaratutako Hector Iglesiasean eta Euskeraren Jatorriak bi nazioarteko biltzarrekin egindako ponentziena
  • Munduko arkeologo famatuena den Edward Harrisek esandakoa: "Munduan ez da antzeko kasurik ezagutzen: bi arkeologo inputatuta egotea froga zientifikorik gabe"
  • EHUko Arkeologia Sailak bi aldiz hondeamakinez egindako triskantzak
  • Gorrotxategiren txostenaren eta faltsukeriaren aldeko beste txostenei egindako zuzenketak (ondoren agertutako aurkikuntza arkeologikoei esker edo datu baseetan topatutako testuei esker)
  • Egin diren 2 nazioarteko biltzarrak, grafitoen alde, jende askoren parte hartzearekin: Harris, Colmenero, Baxarias, Alonso, Larrañaga, Elexuru, Silgo, Koen, Satue, Urkola, Nikolas, Thomson, Ulrike...
  • Bi urtetan egin diren Eliseoren aldeko enkarteladak (SOS Iruña-Veleiak egindakoa)
  • Epaitegiak Europako prestigioko laborategietan datazioak egin nahi ez izatea
  • EHUk eta Aldundiak kata kontrolatuak egin nahi ez izatea
  • EHUk eta Aldundiak auditoria arkeologikoa egin nahi ez izatea
  • EHUk gai honi buruzko hitzaldiak Letren Fakultatean zentsura izana
  • Grafitoak akusatzailearen esku egotea(Aldundia) eta ez Epaitegian
  • Etab. etab. etab.

Gu azken urteotan hiru aldiz saitu izan gara gauza batzuk osatzen: lotura ondo jarri grafitoen aldeko 25 txostenetara, etab. baina berehala kendu dituzte ezer azaldu gabe. Orrialde hau "kontrolatzen" omen dutenak euskalduntze berantiarraren teoriaren alde ei daude eta Iruña-Veleiako grafitoek teoria hori bertan behera uzten dutenez, badirudi interes partikular bategatik ari direla besteei orrialde honetan parte ez hartzen. Euskeraren Jatorria Elkartea euskerarenjatorria@gmail.com