Eztabaida:Julen Elgorriaga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

GALekin kolaborazioa eta Lasa eta Zabalaren bahitze, torturatze eta hiltzea[aldatu iturburu kodea]

Julen Elgorriaga Enrique Casasen hilketa baino lehenago hasi zen ETAren kontrako legez kanpoko gerra zikinean parte hartzen, Gipuzkoako gobernadore zibil izendatu eta gutxira. Halaxe jotzen du frogatutzat Elgorriaga eta zenbait guardia zibil (tartean Enrique Rodriguez Galindo komandantea) 75 urteko kartzelara arteko zigorretara kondenatu zituen epaiak, Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabala errefuxiatu tolosarrak 1983ko urrian bahitzeko, torturatzeko eta hiltzeko GALekin kolaboratzeagatik. —Aurreko iruzkin sinatugabea 194.39.218.10 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2019-01-31, 18:58).

Egina. Informazio zehatzagoa dakarten iturriak aipatuta (prentsa artikuluak, liburuak...), xehetasun horiekin eta beste batzuekin osa zenezake artikulua. --Xabier Armendaritz 2019-01-31, 19:09 (UTC)