Eztabaida:Julen Ibarrola

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, artikulu hau ezabatzea proposatzen dut, ez baitu eduki entziklopedikorik. An13sa 20:29, 7 martxoa 2018 (UTC)

Bost erreferentzia ezberdin ditu, eta gehiago izan ditzake. Agian Julen Ibarrola kasua izan daiteke artikulua, bera ez baita pertsonaia ezaguna, baizik eta gertakaria... baina edonola ere, gertakariak eduki entziklopedikoa baduela deritzot. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:34, 7 martxoa 2018 (UTC)
Egunon An13sa eta Theklan. Ni ere ez nago ados ezabatzearekin. Egia da Julen Ibarrola arlo entziklopedikoan "ez dela inor". Eta ez dut Julenen aurka ezer ere ez, ez dakit nor den eta errespetu osoz idazten dut. Juleni gertatu zaiona da garrantzitsuena. Hau da, A4 neurriko pintada (eta nahiko sinplea zena) bat egin duelako gartzelan dagoela Espainiako "demokrazia" honetan.

Espainian gauzak dauden moduan pertsona gehiago sartuko dituzte gartzelara honengatik baina bera izan da lehena. Alderatzeko (Espainian berriro ere) Alfredo Remirez berak idatzi dituen txioengatik gartzelara sartu duten lehen pertsona izan da.

Gauzak gehiago bihurrituz gero Isaías Carrasco "ez zela inor ere" baieztatu daiteke. Eta goian idatzi dudan moduan errespetu osoz idazten dut hau ere. Isaías Carrasco Arrasateko gizon eta langile arrunt bat zen eta ETAk erail zuenean ez zen ezta PSEko zinegotzia ere. Ondorioz, eta ezberdintasunak ezberdintasun, bi kasuak alderagarriak iruditzen zaizkitː Isaíasi egin ziotena da garrantzitsuena ez pertsona bera.

Azkenik Theklanek idatzi duen arabera, Carrasco ez zenez pertsonaia ezaguna arikuluak "Isaías Carrascoren erailketa" izena izan behar zuen? Ezezkoan nago. Ondo segi eta segi baita ere eztabaidan, honek euskarazko wikipedia aberasten baitu eta. -Oraina (eztabaida) 09:46, 9 martxoa 2018 (UTC)