Julen Ibarrola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Ibarrola
Bizitza
Jaiotza Amurrio, 1994 (25/26 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak

Julen Ibarrola Perez (1994, Amurrio). Arabako gazte ekintzaile bat da. 2014ko uztailean errotulki batekin pintaketa bat egin eta terrorismoa goratzea leporatuta Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko zigorra ezarri zion[1]. 2018ko otsailaren 11n sartu zuten gartzelara eta 2019ko otsailaren 10ean askatu zuten[2].

Gartzela zigorraren arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten 2014ean uztailaren 5ean eta San Ferminak zirela Lesakako etxe bateko horman, errotulki batez, A4 neurria zuen ETAren ikurra marrazteagatik[3].

Espainiako Justiziak berehala kartzelan sartzeko eskatu zuen, Amurrioko Gaztetxearen okupazioan parte hartzeagatik aurrekariak zituelako.

Auzitegi Nazionalaren eta Gorenaren sententzietan, baziren kondenatuaren absoluzioa eskatzen zuten aurkako botoak ere: epaile batek absoluzioa eskatu zuen pintada gertatu zenean, 2014ko udan, ETA jada deseginda zegoelako, eta beste epaile batek, pintadaren tamaina txikia ikusita, "publizitate gutxi" egin zuelako. Izan ere Andrés Palomo del Arco magistratuak esan zuenaren arabera, terrorismoa goratzearen "ahalegina" egiteaz bakarrik akusatu ahal zuten Julen Polizia Foralak pintaketa egiten zegoenean atxilotu baitzuen. Honen ondorioz, ia inork ez zuen pintada hau ikusi (betiere magistratu honen arabera) eta zigorra gehiegizkoa zela esan zuen[4].

Julenek gezurra zela izan arren, kondenaren arabera "Bietan jarrai"ren alboan zera idatzi omen zuen gaztelaniazː "Zuen borrokagatik harro gaude, gora zuek, herria zuekin dago"[5].

Orri baten neurriak zituen eta hau baino sinpleagoa zen ETAren anagrama errotulkiz margotzeagatik Julen kartzelara sartu zuten.

Aiaraldean eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiaraldean, Julen Ibarrolaren aurkako ekintzaren aurrean "Julen Libre plataforma" sortu zuten, eta ekitaldi ugari egin zituzten: mobilizazioak eskola eta ikastetxeetan, auto ilarak, protesta zaratatsuak eta abar. 2018ko otsailaren 9an, Ertzaintzak gazte bat identifikatu zuen errotuladore batez Julen libre idazteagatik. Iluntzean, berriz, manifestazioa egin zuten Amurrion.

«Gure ustez, Julen ez da kartzelara joango errotuladore batekin margotzeagatik, gaztea eta independentista izateagatik baizik», esan du plataformako kide Galder Barbadok.

Barbadoren ustez, «oraingo errepresioa ez da garai batekoa bezain mediatikoa; zehatzagoa da, oso indibidualizatua eta neurtua, eta ez dakarkie garai batean adinako kostu politikorik. Horregatik da hain garrantzitsua horrelako kasuak salatzea eta ahalik eta gehien zabaltzea».

Julenen iritzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juleni honako elkarrizketa egin zioten. Bere erantzunak galdera eta gero daude idatzita:

- Terrorismoa goratzea leporatzen dizute...

« Bai, terrorismoa Euskal Herrian gazte mugimenduan parte hartzea da, ikastetxean hezkuntza herrikoi eta euskaldun baten alde lan egitea, greba orokorretan piketeetan parte hartzea… Ezin da gutxiago espero Audientzia Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegi batengandik. Herrien askatasunaren aurka lanean egoteko sortua izan zen 1977an, Franco hilda zegoela, baina oso ondo lotua utzi zuen. Negargarria da 2018an oraindik ere frankismoaren DNA duen auzitegi batek euskal herritarrak epaitzen eta zigortzen jarraitzea... Auzitegi Nazionalari esan nahiko nioke aski dela, garaia dela disolbatu eta armak entregatzeko. »
Julen Ibarrola, 2018-02-12

- "Julen Libre!" plataformaren arabera, herri mugimenduetan aritzeagatik kartzelaratu nahi zaituzte.

« Bai, argi eta garbi dago erabaki judizial honen atzean erabaki politiko bat dagoela, eta erabaki politiko hori militantzia politikoa zigortzea dela. Zenbat ustelkeri kasu ikusten ditugu egunero telebistan? Zenbat eraso sexista jasaten dituzte emakumeek egunero? Zenbat lan erailketa daude urtero Euskal Herrian? Zenbat jende bizi da kalean eta errekurtsorik gabe gure herrietan? Zenbat lagun utzi dituzte banketxeek etxerik gabe eta kalegorrian? Zenbat gazte daude muturreko egoeretan bizitzen, edo modu oso prekario batean lan egiten soldata miserable baten truke? Non daude honen erantzuleak? Kartzelan? Ez, jakina. Guzti horiek kartzelan egotetik urrun daude, eta saritu egiten dituzte gainera.

Badakit zergatik noan kartzelara, eta oso harro nago egindako lanaz; ez nintzateke hain harro egongo kalean egon eta aurreko galdera guztien erantzulea izango banintz...

»
Julen Ibarrola, 2018-02-12

- Zer da, zure ustez, atxiloaldiarekin bilatzen dutena?

« Helburuak argiak dira: alde batetik, datozen gazte belaunaldiei beldurra zainetaraino sartzea; ez konprometitzea, indibidualistak eta sumisoak izatea. Eta, bestetik, urteetan zehar herriko gazte mugimenduan egindako lana zigortzea. Inozoa izan behar da pentsatzeko ni kartzelan sartzeagatik hau lortuko dutela...[6] »
Julen Ibarrola, 2018-02-12

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

̟ Euskal preso politikoak (1978-egun)