Eztabaida:Lantik eraikina

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Indautxun ala Basurtun[aldatu iturburu kodea]

Lantik eraikina Sabino Arana etorbidean dago bai, eta kale hau Indautxuko muga bezala hartu daiteke. Baina Lantik eraikina ez dago Indautxu auzoan Basurtun baizik.

--Aihotz; (erantzun hemen) 12:31, 3 apirila 2016 (UTC)

Ongi, aldatu lasai. Ni Bilboko eraikinak sortzen ari naizen giputxia naiz, eta hiri horien auzoen arteko muga zehatzei buruz ez naiz jakitun, orain gutxi arte eta Wikipedian hasi arte auzo asko bazirenik edota non zeuden ere ez bainekien.
-Euskaldunaa (eztabaida) 14:58, 3 apirila 2016 (UTC)
Txapela kentzeko moduko lana egiten duen giputxia gaineratuko nuke; Euskal Wikipedian "lanean" jarraitzeko erreferentzia nagusietako bat. Beraz, ez gaizki hartu otoi, asmoa ez baitzen inondik inora zure lana zalantzan jartzea. Jarraitu orain arte bezain langile! --Aihotz; (erantzun hemen) 16:07, 3 apirila 2016 (UTC)
Ez, lasai. Bilbori buruzko beste artikulu batean zeozer gaizki baldin badago aldatu lasai. Zergatik hartu beharko nuke gaizki? Normalena bakoitza bizi den lekuko gauzak hobekiago jakin edo ezagutzea da. Wikipediak erakin eta lekuen artikuluak sortuz haiek ezagutzeko aukera atsegina ematen du (maiz birtualki izan arren). Bestelakoan, eskerrik asko.
-Euskaldunaa (eztabaida) 15:22, 3 apirila 2016 (UTC)