Lankide eztabaida:Aihotz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Gainkategorizazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Aihotz! Gauzatxo bat: ez da komeni gainkategorizatzea ere. Alegia, GAC enpresari buruzko artikulua "Eibarko enpresak" kategorian baldin badago, orduan ez da beharrezkoa "Euskal Herriko enpresak" kategorian ere sartzea, zeren eta "Eibarko enpresak" kategoria ja badago "Euskal Herriko enpresak" kategoriaren barnean. Ondo segi, eta galdetu lasai.--Unai (esan) 10:53, 16 ekaina 2013 (UTC)

Kategorien sorrera (eta beste)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Aihotz!

"Anarkismoa Euskal Herrian" izeneko kategoria sortzeko, ezkerreko "bilatu" laukitxoaren barnean idatzi ezazu Kategoria:Anarkismoa Euskal Herrian, sakatu "joan", eta, ondoren, sakatu gorriz agertuko zaizun "Kategoria:Anarkismoa Euskal Herrian" gainean. Ondoren agertuko zaizun orrialde zurian goiko kategoria(k) sartu (kasu honetan, nik [[Kategoria:Anarkismoa]] jarriko nuke).

Beste kontuei buruz, ahal dudanean saiatuko naiz, lanez gainezka nabil eta. Ondo segi! --Unai (esan) 09:59, 2 urtarrila 2014 (UTC)

Inauteriei buruzko eskaera[aldatu iturburu kodea]

Azken aste eta egunotan bisita asko izan dira artikulu horietan, seguru asko ikastetxeetan horri buruzko lanak egin behar dituztelako. Orain, ospatzeko garaia da eta egun hauetan bisita kopurua murriztu egingo da. Beraz, dagoeneko ez dago presarik, olatua pasa baita, baina zure eskaera jaso eta hurrengo egunetan egingo dut baten bat. Mila esker zuri interesagatik eta laguntzeagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 17:13, 1 martxoa 2014 (UTC)

Udal hauteskundeak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Aihotz, udal hauteskundeen emaitzak txertatzeko badago txantiloi bat, horrela ez duzu taula osorik sortu beharko, Urduña artikuluan egin duzun bezala. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 18:40, 5 apirila 2014 (UTC)

Bilboko eraikinak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Aihotz. Eraikin txantiloi hau sartu beharra daukazu:

{{Eraikin infotaula
| izena = 
| irudia = 
| irudi-oina = 
| herria = 
| helbidea =
| herrialdea = ISO kodea
| lekua = Herrialdearena ez den mapa bat jartzeko
| lurraldea =
| dn =
| mn =
| sn =
| de =
| me = 
| se =
| kokapena = kokapenmapa
| garaia =
| garaiera =
| solairuak =
| arkitektoa =
| eraikitzailea =
| egitura ingeneritza =
| amaiera =
| jabea =
| webgunea =
}}

Adibidea Txantiloi:Eraikin infotaulan ikusgai daukazu.

Nahi izan ezkero, datu guztiak sartzeko ez badauzkazu kendu ditzazkezu (garaia, garaiera, solairuak, etab...) txantiloiak berdin funzionatuko baitu. Koordenatuak sartzeko Google Earth programa erabiltzen dut, adibidez: Bilbo hiri topatu eta ondoren guk nahi dugun eraikina non dagoentopatu edota non dagoen ez badakigu interneten zein helbide edo kaletan dagoen jakin eta Google Eartheko bilaketan topatzen saiatu, eraikina non dagoen topatu ondoren Google Earth programaren eskuineko behealdean zein koordenatuetan dagoen azalduko da, koordenatu horiek txantiloiaren zati honetan sartzea besterik ez dago, adibide gisa:

Ahiotz
Kokapena
Arkitektura
{{Eraikin infotaula
| izena = Ahiotz
| lekua = Bilbo erdigunea
| dn = 43
| mn = 16
| sn = 03
| de = 2
| me = 56
| se = 19
| kokapena = kokapenmapa
}}

Adibidez, "lekua" atalean nahi dugun lekuaren maparen izen sartu behar da, mapa horiek aurretik guk sortu ditugu, hortaz Bilbo, Donostia (Donostia erdigunea), Iruñea (Iruñea errdigunea), Gasteiz (Gasteiz erdigunea), Baiona (Baiona erdigunea), Maule (Maule), Donibane Garazi (Donibane Garazi) hirienak badaude. bilboren kasuan bi mapa erabil ditzazkezu: bilbo erdigunea hiriaren erdigunea agertzen dena eta Bilbo Bilboren inguruak ere agertzen direnak. "kokapena" atalean beti "kokapenmapa" hitza joan beharra du, mapa aktibatzen baitu. Bestalde, eskerrik asko Bilboko eraikinen artikuluak sortzeagatik, nik ere eraikin eta plaza batzuen artikuluak sortu berri dut, Euskadi plaza kasu, giputxia naizenez bilbotar batek zeine eraikinen artikuluak sortu behar diren hobekiago jakingo du. Horretarako orrialde hau lagungarri suertatu liteke. Zeure zalantzak argitzea espero dut. Zalantza gehiago izan ezkero, galdetu lasai, Aio. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:09, 9 iraila 2014 (UTC)

Udal hauteskundeak 2[aldatu iturburu kodea]

Egunon Aihotz, udal hauteskundeen txantiloia erabiltzen duzunean, kontuan hartu alderdi politiko bakoitzari kolore bat dagokiola: adib. PPren kolorea urdina da, PSOErena gorria, Bildurena berde argia, etab. Hurrengo arte!--Assar; (erantzun hemen) 06:18, 11 iraila 2014 (UTC)

Ba nik zuriz uzten ditut alderdi nagusiak ez direnak, baina tira, beste koloreren bat erabili nahi baduzu, nire partetik ez daukat arazorik, estetikoki ongi geratzen bada.--Assar; (erantzun hemen) 16:21, 12 iraila 2014 (UTC)

Dorretxeak[aldatu iturburu kodea]

Esskerrik asko zorionengatik. Lehengoa asteburuan Mutriku-Saturraran-Ondarroa arteko ibilaldi laburra egin nuen, hortik aste honetan Mutrikun ikusitako jauregien, dorretxeen eta futbol zelaiaren artikuluak sortzea, baina ez naiz Gipuzkoako jauregi eta dorretxe guztien artikulua osatu nahian hori sekulako lan erraldoia baita, horren adibide Gipuzkoako kultura ondasunak artikuluan agertzen direnak, eta ziur bertan sailkatu gabeko gehiago ere badaudela. Zeure kasuan Bizkaikoak egin nahi dituzunez, Bizkaiko kultura ondasunak artikulua baliagarria litzaizuke. Ongi bizi. -Euskaldunaa (eztabaida) 19:34, 24 urria 2014 (UTC)

Rap musika taldeak[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Kategoria berria egin eta zaharrari {{ezabatu}} jarrita ezabatuko du administratzaileren batek -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:04, 31 abendua 2014 (UTC)

Artikulu bikoiztuak[aldatu iturburu kodea]

Batu egin beharko dira, bai. Eskerrik asko abisuarengatik. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-12-23, 11:09 (UTC)

Udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Aihotz, norbaitek aspaldi udalerrietarako eredu bat sortu zuen, kontuan izan eredu hori jarraitu beharko genukeela Euskal Herriko udalerriak moldatzean. Adibidez, "Iruditegia" atalaren ordez, "Argazkien galeria" dago hor zehaztuta.--Assar; (erantzun hemen) 06:42, 26 urtarrila 2016 (UTC)

Futbol gaeliko artikuluko infotaula[aldatu iturburu kodea]

Yes check.svg Egina - Aurreko infotaula ezabatu dut, 2009an Euskarazko Wikipedian hasiberria nintzen garaian sortu nuen eta akatsa izan ala ez, ez zen egokia. NBA, NHL, NFL eta MLB artikuluetako infotaularengatik ordezkatu dut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 21:11, 4 otsaila 2016 (UTC)

Arabako euskara ala Arabako euskalkia?[aldatu iturburu kodea]

Gai korapilatsua da, eta Arabako euskararen ezaugarriak kontuan hartuta Mendebaleko euskararen barruan sailkatzekoa da, bai. Arabako euskararen azpieuskalki kopuruari dagokionez, kontuan izan behar da euskalkien eta azpieuskalkien zerrendan euskara horri buruz jaso dudan sailkapena une jakin bateko argazkia dela, hau da, euskarak Araban hedadura zabala zuen azken garaikoa (XVIII. mendearen inguruan). Dudarik gabe, euskara horrek historian zehar hainbat banaketa izango zituen: dialektologiaren ikuspegi zorrotzena erabiliz, Arabako euskara azpieuskalki multzotzat, hizkera multzotzat, euskalkitzat... sailkatu beharko litzateke, historiako zein une hartzen dugun.

Baina, azken batean, Euskaltzaindiak esana du Arabako euskara eta Arabako euskalkia direla euskara batuan erabili beharreko izenak; eta gai hori lantzen duen artikulua ez da dialektologiako lan bat, baizik eta erabilera zabaleko entziklopediako artikulu bat. Beraz, egokiagoa dirudi izenburutzat izenik zabalena erabiltzea (Arabako euskara, izan ere, euskalki bat edo batzuk, azpieuskalki bat edo batzuk, hizkera bat edo batzuk... izan daiteke), eta definizioan ere euskalki zentzu zabalenean erabiltzea (euskararen aldaera geografiko bat, alegia).

Euskalkien eta azpieuskalkien zerrenda, berriz, dialektologia hutseko lana da, eta hor zorrotzago jokatu dut, albait bereizketa zehatzena eginez. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-09, 19:24 (UTC)

Gaia berez aski korapilatsua da, baina uste dut «Arabako euskara» artikuluaren sarrera bera argigarri samarra dela. Ez dut uste askoz gehiago sinplifika daitekeenik hain gai korapilatsua (esan bezala, une jakin bateko ikuspegi dialektologikoa eta ikuspegi diakronikoa ere bateratu behar baitira) --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-09, 19:32 (UTC)
Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia aldeko euskara sartuta dago «Arabako euskara» artikuluan (ikus artikulu horretako lehenengo mapan 1 zenbakia duen eremua), Aiaraldekoa da kanpoan geratu den bakarra. Koldo Zuazok ez du kontuan hartu Aiaraldeko euskara Arabako euskaraz mintzatzean.
Hala ere, gehiegi ere ez nau harritzen: Aiaraldeak Bizkairantz ditu harreman gehienak, eta dialektologiaren ikuspegitik Arabakoa ez, baizik Bizkaiko eskualdea dela jo daiteke.
Dialektologoren batek Aiaraldeko euskararen eta Arabako euskararen arteko harremana lantzen badu, jakina, artikuluan aipatzekoa litzateke, baina gainerakoan ez nuke ezer aipatuko, oraintxe oso-osorik dagoelako adituen lanean ondo oinarrituta. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-02-09, 19:41 (UTC)

Foruzaletasuna[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Ahiotz. Lehenik eta behin eskerrik asko zorionengatik eta zure hitzengatik. Bigarrenik, zurekin bat nator Euskal Foruek geure herrialdean izan duten garrantzia dela eta Euskal Foruak edota Foruzaletasuna bezalako artikulu luze eta sakonak izan beharko genituzkela bai iraganean ez bezala aurten, eta ziurrenik etorkizunean ez dut geure Euskarazko Wikipedia den zaletasun honetan aritzeko lenen bezainbesteko astiril izango: nire aurtengo lankidetza Iruñea eta Iruñerriari buruzko artikuluak sortzea, AEBko Kau Liga Nagusien (Saskibaloikoa, Izotz Hockeykoa, Amerikar Futbolaren eta Beisbolekoa) talde eta estadioen artikuluak sortzea, eta filmeen artikuluak sortzea izango da. Bestalde,nire iritziz Foruzaletasuna ideologia bat bazen eta bada, bere barnean karlistez gain hainbat euskal liberal egon baiziren (Muñagorri kasu), eta euskal abertzaletasunaren hastapenean ezinbesteko garrantzia izan zuen, baina baita Nafarroako espainiar nazionalismoaren hastapenean ere, zehazki lurralde horretan foruzaleak bitan banatu baiziren: abertzaleak eta "nabarristak" (Nafarroa Garaiko eskuin-eskuin muturreko espainiar nazionalistak). Hain zuzen ere, Euskal Foruen edota Foruzaketasuna gaur egun oraindik puri-purian dagown auzia da Nafarroan. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:24, 23 otsaila 2016 (UTC)

Bi izenburu aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Aupa Aihotz:

"Adolf Hitlerren botererako igoera" eta "Jakinaraziko Patua" tituluak aldatu ahal dituzu beraien eztabaida orrietan agertzen den moduan? Nik ez dakit zelan egiten den. Mila esker. -Oraina (eztabaida) 17:42, 1 martxoa 2016 (UTC)

Orrien izenburua aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Yes check.svg Egina. Beste egun batean zeuk egin nahi baduzu, hemen dituzu azalpenak. Eutsi goiari. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-03-01, 18:47 (UTC)

Nafarroako Erresumako Aldundia eta Nafarroako Diputazioa[aldatu iturburu kodea]

Epa! Bai, erakunde bera dela ematen du. Nahi baduzu, batu biak!. Ondo izan.--Marklar (eztabaida) 18:00, 9 martxoa 2016 (UTC)

Muxikaren kokapena Bizkaiko mapan[aldatu iturburu kodea]

Bai noski, aldatuko dut. Hurrengorako, begiratu Wikidatan aldatu behar dela, Muxikaren kasurako hemen.--Assar; (erantzun hemen) 16:09, 8 apirila 2016 (UTC)

Miguel de Unamuno BHI eta Merkataritza Eskola[aldatu iturburu kodea]

Gabon (edo egunon), Aihotz. Ongi, zeu bilbotarra zarenez jakinaren gainean zaude. Interneten institutuan eta merkataritza eskola erakunde ezberdinak zirela ikusi nuen baina biak eraikin berdinean zeudela uste nuenez, eta beste artikulu bat ez sortzeagatik, biak atikulu bakarrean jartzea pentsatu nuen. Hortaz, nahi dituzun aldaketak edota merkataritza eskolarentzako beste artikulu berri bat sortu nahi izan ezkero, lasai egin, aurrekoan esan nizun bezala nire Bilboko ezagutza oso gainekoa denez, zeuk esandakoak balio baitu. Bestalakoan, eskerrik asko zoriontzeagatik, ea euskal hiriburuak ahal den gehien euskaraz wikipediatzen ditugun, adibidez, katalanezko Wikipediak Bartzelona hiria duen gisa. Ondo izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 00:24, 19 apirila 2016 (UTC)

Ipar Euskal Herriko udalerrietako euskaldunen ehunekoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Aihotz. Infotauletan udalerri bakoitzeko euskaldunen ehunekoa txertatzeaz Xabier Cañas arduratu zen, Txokoan aipatu zenez behintzat. Udalbiltzaren datuak erabili omen zituen. Udalbiltza iturritzat erabiltzearen arrazoia da Euskal Herri osoko udalerri guztien datu eguneratu samarrak ematen dituztela. Udalerri guztien informazioa ematen duen iturri eguneratuagoren bat izanez gero, aldatuko genuke.

Beraz, infotaulako datua da eguneratuena. Tamalez, Ipar Euskal Herrian bat-bateko galera gertatzen ari da, bai (immigrazioaren eta euskaldunago ziren zaharrak hiltzearen ondorioz, batik bat), eta artikuluetan aipatzen diren kopuruak, duela ez hainbeste urtekoak, erabat zaharkituta geratu dira.

Ahal izanez gero, onena informazioa osatzea litzateke (adibidez: «halako urtetan, Biriatuko biztanleen % 47 ziren euskaldunak; 2010ean, berriz, % 8,55»). Baina datu zaharrenaren urtea ez dakigunez, datu eguneratua jartzea izango da errazena, urtea eta guzti, «Biriatu» artikuluan oraintxe egin dudan antzera. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-04-19, 11:47 (UTC)

Mugitu beharreko kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Aihotz. Artikuluak kategorizatzen lan bikaina egiten duzunez, laguntza eske natorkizu. Ikusi dut zuzendu beharreko bi kategoria genituela: «Kategoria:Lehen Gerra Karlistaren militarrak» eta «Kategoria:Hirugarren Karlistaldiaren militarrak». Biek zuten gramatikako akats bat (hor ez da egokia -ren atzizkia; -ko da erabili beharrekoa), eta bietako batek bakarrik erabiltzen zuen Euskaltzaindiak euskara baturako onartu duen Karlistaldia izena.

Kategoria horien izenak zuzendu ditut (orain «Kategoria:Lehen Karlistaldiko militarrak» eta «Kategoria:Hirugarren Karlistaldiaren militarrak» izenak dituzte), atzean birzuzenketa orria utzita.

Hala ere, lan handi bat dago egiteko: izen akastuneko kategoria zahar horietan dauden orri guztiak kategoria berrietara ekarri behar dira. Egin zenezake lan hori?

Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2016-10-08, 15:43 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)