Eztabaida:Lapoblación

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua tildearekin[aldatu iturburu kodea]

Lapoblaciónen euskal izen arautua azentu-ikurrarekin idazten da Euskaltzaindiaren arabera. Horrela jasotzen da artikuluaren hasieran. Hala ere, nire zalantza ondokoa da: Euskal Wikipedian artikuluen izenburuak azentu-ikurrik gabe idazten ditugu, eta gero tildea badute artikuluaren hasieran jarri (adibidez: Xose Luis Mendez Ferrin edo, beste udalerri baten kasuan, Petilla de Aragon). Lapoblaciónen kasuan izenburua aldatu da tildea jarriz. Politikarik zehazturik dago honen inguruan? Nik, printzioz, azentu-ikurrik gabe mantenduko nuke artikulu hau, honi tildea jarri ezkero beste hainbati jarri beharko genioke-eta (hala ere, hori erabakita ez badago politika orokor gisa eztabaidatu beharko litzatekeela uste dut). --Orereta (erantzunak) 15:56, 30 Iraila 2008 (UTC)

Galdera ona. Nik marka jarri nion Euskaltzaindiak hala arautu duelako, baina ez daukat ezer berezirik horren alde. Ez dakit zein den Wikipediaren politika.--Assar; (erantzun hemen) 18:00, 30 Iraila 2008 (UTC)
Ni ados nago Oreretarekin. Tilderik gabe jartzearen aldekoa naiz, izenburuan bederen. --Unai (esan) 21:57, 30 Iraila 2008 (UTC)

Aldatu dut Lapoblacionera (ikurrik gabe). Hala ere, polika gisa zehaztu beharko genuke agian. --Orereta (erantzunak) 15:21, 2 Urria 2008 (UTC)

Bozketa honen ondorioz aldatu dut berriz.--Unai (esan) 15:39, 30 Uztaila 2009 (UTC)