Lapoblación
Lapoblación | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Javier Martínez Fernández de las Heras (AILM, indep.) | ||
Posta kodea | 31227 | ||
INE kodea | 31141 | ||
Herritarra | lapoblaciondar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′17″N 2°28′27″W / 42.604722222222°N 2.4741666666667°W | ||
Azalera | 20,65 km² | ||
Garaiera | 886 metro | ||
Distantzia | 106 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 124 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 6,99 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,14 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 2,60 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lapoblacion.es/ |
Lapoblación[3] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatua. Bi herrik osatua dago, Meanok eta Lapoblacionek, alegia. 141 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Meanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen hori alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroa Garaiko udalerrien izenak arautu zituenean, Lapoblación ([lapoβlaθion]) izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[4]
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lapoblacion itsasoaren mailatik 884 metrora dago, Kantabriako mendilerrotik gertu. Castillo de Lapoblación mendiaren hegoaldeko magalean dago.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lapoblacionek mugakide ditu mendebaldean Arabako Bernedo eta Kripan, hegoaldean Arabako Ekora, iparraldean Marañón, eta ekialdean Arabako Oion.
Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerria bi kontzejuk osatzen dute, Lapoblacionek (herriburua) eta Meanok, alegia. Biztanle gehienak Meanon bizi dira gaur egun.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblación igarobide natural baten ondoan dago, Bernedoko mendatearen ondoan (La Horca eta Aldea izenez ere ezaguna). Mendatea, Gazteluko Haitza eta Lapoblaciongo Haitzaren ("Lehoi Loti" izenez ere deitua) artetik igarotzen da. Mendate hau ezinbestekoa zen, Kantabriako mendilerroa igaro, eta Arabar Errioxa eta Mendialdeko Araba elkartzeko. Historiaurreko hainbat aztarna arkeologiko aurkitu dira udalerrian, batez ere, silex eta keramika arrastoak. Arrasto horiek frogatutakoaren arabera, Lapoblaciongo lehenbiziko biztanleak Burdin Arokoak izan ziren. Herriak Erromatar Inperio garaian ere garrantzia izan zuen.
Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia XII. mendekoa da. 1105 eta 1109 urteetako dokumentu batean Ponicastroko San Andres Apostoluaren monasterioa aipatzen da, Punicastroko Gazteluari loturik. Historialari batzuen ustez, gaztelu hori Lapoblacionen zegoen, Gazteluaren Haitzaren tontorrean. Dena den, beste historialari batzuen iritziz, Ponicastroko gaztelua Torralba del Rion ere egon zitekeen.
Hamarkada batzuk geroago, Marañongo hiribilduaren foruetan aipatzen da Lapoblacion, herri horren udalerri mugakide izanik. XII. mendeko dokumentua den arren, ez da ezagutzen zein izan zen idazteko data zehatza, litekeena da 1121 eta 1134 urteen artean idatzi izana. Marañongo foruak Alfontso Borrokalariak erregeak eman zituen.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lapoblaciongo biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontzejua | Biztanleria (2006) |
---|---|
Lapoblación | 40 |
Meano | 120 |
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- HELBIDEA: Foruen Plaza z/g (Meano kontzejua)
Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lapoblaciongo alkatea Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) herri ekimeneko Javier Martínez Fernández de las Heras da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean; UPN ere aurkeztu zen baina hautetsiak zerrenda zabalen bidez aukeratzen diren udalerri honetan ez zuen bat ere lortu. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %0,89) eta boto zuriak hiru izan ziren (%2,70). Abstentzioa %29,11ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Angel Antia de Vicente (AILM) | 59 | Bai |
Javier Martinez Fernandez de las Heras (AILM) | 57 | Bai |
Luis Martin Domaika Ameskoa (AILM) | 56 | Bai |
Santos Martinez Alonso (AILM) | 53 | Bai |
Julio Martinez Gomez (UPN) | 49 | Bai |
2011n ere Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) eta alkate kargua berretsi zuen Javier Martínez Fernández de las Heras izan ziren nagusi; kasu honetan zinegotzirik lortu ez zuen PPri aurre egin behar izan zion[5].
Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek izan dira Lapoblaciongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Saturnino Domaica Lopez[7] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
1983 | 1987 | Independenteak | ||
1987 | 1991 | Independenteak | ||
1991 | 1995 | Independenteak | ||
1995 | 1999 | Agrupacion Independiente Meano | ||
1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | ||
2003 | 2007 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | ||
Javier Martinez Fernandez de las Heras | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Javier Martinez Fernandez de las Heras | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Javier Oria Domaica[6] | 2015 | 2019 | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano | |
Ernesto Apiñaniz Remirez[6] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente Lapoblacion-Meano[8] |
Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lapoblación eremu ez-euskalduneko udalerria da. Horregatik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,82k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriak abuztuaren 15ean eta abuztuaren 16an ospatzen ditu jaiak Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ 155. araua. Deklinatzean, azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
- ↑ Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
- ↑ Emaitzak Berrian.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ «Lapoblación - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |