Lapoblación

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lapoblación

 Nafarroa Garaia

Lapoblaciongo armarria

Izen ofiziala Lapoblación
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Javier Martínez Fernández de las Heras
(AILM, indep.)
Herritarra lapoblaciondar
Koordenatuak 42°36′17″N 2°28′0″W / 42.60472°N 2.46667°W / 42.60472; -2.46667Koordenatuak: 42°36′17″N 2°28′0″W / 42.60472°N 2.46667°W / 42.60472; -2.46667

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 17,73 km2
Garaiera 886 m
Distantzia 106 km Iruñera
Posta kodea 31227
Biztanleria 141 bizt. (2014)
Euskaldunen % 5,52
Dentsitatea 7,95 bizt./km²

Lapoblación[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadean kokatua. Bi herrik osatua dago, Meanok eta Lapoblacionek, alegia. Udalerri osoak 141 biztanle ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Meanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen hori alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroa Garaiko udalerrien izenak arautu zituenean, Lapoblación izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblacion itsasoaren mailatik 884 metrora dago, Kantabriako mendilerrotik gertu. Castillo de Lapoblación mendiaren hegoaldeko magalean dago.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblación Ekoratik (Araba) ikusia

Lapoblaciongo udalerria Nafarroa Garaiko mendebalde muturrean dago, Arabako mugatik gertu, eta Iruñea hiriburutik 100 kilometro baino gehiago mendebaldera.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblacionek mugakide ditu mendebaldean Arabako Bernedo eta Kripan, hegoaldean Arabako Ekora, iparraldean Marañón, eta ekialdean Arabako Oion.

Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bi kontzejuk osatzen dute, Lapoblacionek (herriburua) eta Meanok, alegia. Biztanle gehienak Meanon bizi dira gaur egun.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblaciongo elizaren ikuspegia.

Lapoblación igarobide natural baten ondoan dago, Bernedoko mendatearen ondoan (La Horca eta Aldea izenez ere ezaguna). Mendatea, Gazteluko Haitza eta Lapoblaciongo Haitzaren (Lehoi Loti" izenez ere deitua) artetik igarotzen da. Mendate hau ezinbestekoa zen, Kantabriako mendilerroa igaro, eta Arabar Errioxa eta Mendialdeko Araba elkartzeko. Historiaurreko hainbat aztarna arkeologiko aurkitu dira udalerrian, batez ere, silex eta keramika arrastoak. Arrasto horiek frogatutakoaren arabera, Lapoblaciongo lehenbiziko biztanleak Burdin Arokoak izan ziren. Herriak Erromatar Inperio garaian ere garrantzia izan zuen.

Herriari buruzko lehen dokumentu idatzia XII. mendekoa da. 1105 eta 1109 urteetako dokumentu batean Ponicastroko San Andres Apostoluaren monasterioa aipatzen da, Punicastroko Gazteluari loturik. Historialari batzuen ustez, gaztelu hori Lapoblacionen zegoen, Gazteluaren Haitzaren tontorrean. Dena den, beste historialari batzuen iritziz, Ponicastroko gaztelua Torralba del Rion ere egon zitekeen.

Hamarkada batzuk geroago, Marañongo hiribilduaren foruetan aipatzen da Lapoblacion, herri horren udalerri mugakide izanik. XII. mendeko dokumentua den arren, ez da ezagutzen zein izan zen idazteko datza zehatza, litekeena da 1121 eta 1134 urteen artean idatzi izana. Marañongo foruak Alfontso Borrokalaria erregeak eman zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblaciongo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
364 392 478 552 566 546 535 427 267 207 171 192 160

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,52a (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Kontzejuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzejua Biztanleria (2006)
Lapoblación 40
Meano 120

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapoblaciongo alkatea Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) herri ekimeneko Javier Martínez Fernández de las Heras da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean; UPN ere aurkeztu zen baina hautetsiak zerrenda zabalen bidez aukeratzen diren udalerri honetan ez zuen bat ere lortu. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %0,89) eta boto zuriak hiru izan ziren (%2,70). Abstentzioa %29,11ekoa izan zen.

Lapoblaciongo Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Angel Antia de Vicente (AILM) 59 Bai
Javier Martinez Fernandez de las Heras (AILM) 57 Bai
Luis Martin Domaika Ameskoa (AILM) 56 Bai
Santos Martinez Alonso (AILM) 53 Bai
Julio Martinez Gomez (UPN) 49 Bai

2011n ere Agrupación Independiente Lapoblación-Meano (AILM) eta alkate kargua berretsi zuen Javier Martínez Fernández de las Heras izan ziren nagusi; kasu honetan zinegotzirik lortu ez zuen PPri aurre egin behar izan zion[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g (Meano kontzejua)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Javier Martínez Fernández de las Heras AILM
2011- Javier Martínez Fernández de las Heras AILM

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lapoblación eremu ez-euskalduneko udalerria da. Horregatik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,82k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak abuztuaren 15ean eta abuztuaren 16an ospatzen ditu jaiak Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   155. araua, Deklinatzean, azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-10 .
  2. Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
  3. Emaitzak Berrian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lapoblación Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa